Bera Bera

Select your language

Frantziako Mios Biganos taldeak Bera Bera Eskubaloia gainditu du partidako azken minutuetan asmatu duelako Egiako naziarteko txapelketa ireki duen norgehiagokan.

Aurredenboraldiko frogarik garrantzitsuena zen, orain arte egindako lanaren inguruan ondorioak emango dituena. Reyes Carrerek plantilla osoa izan du, aurreneko aldiz, Pinedo eta Elorza bertan zirelako eta laterala hasiera hasieratik ezker aldean kokatu da.

Galdu arren, antzeman zaio Bera Berari baliabideak dituela, defentsarako grina, kontraerasoan azkar irteteko asmoa eta, hobetzearren, erasoan baloi gehiegi galdu dituela aurkarien gol errazak baliatuz.

Arabarrak leku garrantzitsua izango du aurtengo Bera Beran, defentsan eta erasoan. Elorzak sartutako hiru golei esker, donostiarren eraso jokoa arnasa hartu du, partida berdintzeko balio izan dituzte, berdinketa atsedenaldirarte mantenduz. Mios Biganosen lehenengo lerroak, berriz, min egiten zion Bera Berari.

Hamar minutu falta zirela, nabaritu da Eider Rubio atera dela. Lau gol sartu ditu jarraian, era ezberdinetakoak –Eli Pinedoren laguntzarekin fly bat aipagarri- halere, donostiarrak aurpegian indar handiko baloikada jaso du eta eserlekura eraman dute. Badaezpada ez du gehiago jokatu. Bera Berak defentsa indartu du atsedenaldira gol bateko abantailarekin iritsiz (14-13).

Bigarren zatian, Frantziarren defentsak Bera Beraren erasoan akatsak eragin ditu eta kontraerasoen bitartez –Maubonek bost gol sartu ditu ia jarraian-, 12 minutuetan aurretik jarri dira lau goleko aldearekin (18-22).

Cuña –jokalari onena izendatu zuten- eta Zoqbi berriro bueltatu dira Bera Bera lasaitze aldera. Miosek 6-0 defentsa gainditzeko arazoak zituela baliatuz, Bera Berak korrika egin du Libe Altunaren bitartez eta Nuñez eta Ederra pibotean hutsunea topatu du partida berdindu ahal izateko (23-23).

Bost minutu falta zirela, Jongenellen barneraketak eta Jurgutyteren kontraerasoa bat gauzatu dituzte eta Bera Berak ezin izan dio partidari bueltarik eman.

Bera Bera 26 (14+12): Zoqbi, Altuna (4), Menéndez (2), Cuña (2p), Ederra (2), Elorza (4) eta Ziarsolo (1) –titularra- Pinedo (1), Rubio (4, 1p), Dunay (2), Castro, Núñez (3), Arizaga (1) eta Yamiley (o.a.)

Míos Biganos: 29 (13+16): Muñoz, Durand (3), Jongenellen (5), Filipovic (3), Jurgutyte (4), Ciavatti (1), Lewille (2) –titularra- Maubon (5), Mireya González (1), Luzonova (3, 1p), Degoue (1) Vigner (1) eta Foggea (o.a)

Epaileak: Javier Ramiro eta Harkaitz Mendizabal Kanporatuak: Menéndez, Elorza, Doce Castro Bera Beratik eta Jongenellen, Filipovic, Vigner eta Mireya González Míos Biganosetik.
Partzialak: 1-3, 5-5, 6-7, 7-9, 10-10, 14-13 –atsedenaldian- 15-17, 18-20, 19-23, 23-23, 25-25 eta 26-29.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores