Bera Bera Eskubaloiak ofizialki atzo eman zion hasiera 2012-13 denboraldiari ohorezko mailako taldea Donostiako San Telmo Museoan aurkeztu baitzuen. Aurkezpeneko argazkiak
Komunikabideen aurrean bertan bildu ziren instituzioetako ordezkariek, babesleek, lurraldeko klubek eta harrobiko gazteek aurten Bera Bera osatzen duten 14 jokalariak gertutik ikusteko aukera izan zuten, Superkopa, Champions, Kopa eta Liga bezalako ilusio handiko erronkei ekingo diete 2012-13an donostiarrek.
Klubeko presidenteak, kapitainak eta entrenatzaileak Bera Berari eman dioten faborito papera onartu zuten. Fernando Diez Mintegik “kemena eta elkartasuna” eskatu zituen, laguntza eskertzeaz gain inplikazio gehiago eskatu zien kluba berari, babesle zein zaletu eta instituzioei “ez diru gehiago –gutxiago, ezta ere- bai izapideak arintzeko eta babesleak lortzeko laguntza, inbertsioa txikia delako eta laster berreskuratzen dena”.
Matxalen Ziarsolok taldeak duen faborito paperak “ez du gurean eraginik izango, beti bezala gure lana egingo dugulako”. Horrela taldekide berriei Patri Elorza, Doce Castro, María Núñez, Nitsan Dunay eta Silvia Ederrari “ongietorria” eman ostean, Elorza eta Eli Pinedo zoriondu zituen Londreseko brontzezko domina lortzeagatik. Kapitainak “eskubaloiak hartu duen oihartzuna handia izan da” goraipatu zuen eta publikoari “gure jokuarekin gozatzea” eskatu zion.
Bestalde, Reyes Carrere entrenatzaileak ez zuen zalantzarik izan “Liga irabazteko faboritoak gara” onartzeko “plantillarik onena dugulako eta babesturik sentitzen garelako”. “Denbora asko daramagu momentu honi heltzeko eta prestaturik gaude zin dagizuet, jokalari onenak ditugu eta bai instituzioek bai zaletuek bat egiten dute gurekin aurtengo ibilbide honek aurkezten dizkigun erronkei ekiteko” azaldu zuen Reyes Carrerek.
Olinpiadak ere hizpide izan zituen. “Ametserik politenak ere ez zuen espero Brontzezko bi domin izango genituela hemen gure ondoan eta inork gutxik espero zuen Bidebietan hazi den Nely Carla bezalako jokalariak domina hori lortuko zuenik”.
Zentzu honetan entrenatzaileak harrobiko lana nabarmendu zuen “gure klubean egiten dena eta Gipuzkoako klubek egiten dutena ere bai”. Horregatik, ohorezko mailarekin aurredenboraldia betetzen ari diren jokalari gazteei eskertu zien jarduera Bera Berak. Egia Bera Bera taldean senior mailan arituko diren Uxue Ezkurdia, Olatz Ramón eta Usurbiletik etorritako Esther Arrojeria eta jubenil mailako Nora Azurmendi eta Lur Errekondo (Usurbilen jokatuko duena) oholtzan entzun zituzten txaloak.
Aurkezpenean izan ziren, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell; Donostiako Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendari Asier Sarriegi. Hirurak Bera Bera goraipatu zuten, proeiktu honi babesa berrestsi zuten eta arrakastak lortze aldera animoak eman zituzten.