Bidebietak Superkopa hartuko du hirugarren aldiz (larunbata, 17,30)
Bera Bera Eskubaloiak aurtengo denboraldiari hasiera ofiziala larunbat honetan, irailak 1, emango dio Donostiako Bidebieta kiroldegian, arratsaldeko 5,30etan, Asfi Itxakoren aurka jokatuko duen Superkopa.
Gaur arratsaldean 20etan San Telmo Museoan aurkeztuko den Bera Berarentzat hirugarren Superkopa izango da. 2007ko apirilean, Kopa irabazi eta handik hiru egunetara Cementos La Unión Ribarrojaren aurka galdu zuen (22-25), L’Elianan Kopako finala irabazi zion taldeari. Valentziako taldeak Liga irabazi zuen 2006an eta Leoenen Kopa Bera Berari gol batez.
Bi talde hauek 2008ko otsailean elkar ikusi zuten berriro, Ribarroja Ligako txapeldun gisa eta Kopako txapeldun Bera Bera. Bouveret, Larreategi, Petrinja, Agirre (3), Altuna, Garmendia (6), Krnic, López Quirós, Mínguez, Puche, Rubio (1), Sanromán (1), Pinedo (5), Tervel, Valverde eta Ziarsolo (5) Bidebietan 21-18 irabazi zion Bera Berarentzat bigarren titulua izanik.
Superkopa 2009ko irailean Bidebietara itzuli zen denboraldi hasieran, hain zuzen. Ligako txapeldun Asfi Itxakok eta Kopako txapeldun Bera Berak –Eldari 25-19 irabazi zion Monovarren- iraileko aurreneko larunbatean jokatu zuten partida. Nafarrek 23-24 irabazi zuten.
Superkopako salneurriak
Horrela, larunbat honetan (17,30etan), Bidebietak hirugarren Superkopa hartuko du. Javier Álvarez Mata (Bizkaia) eta Ion Bustamante López (Nafarroa) epaileak izango dira.
Bera Bera Eskubaloiak sarrera merkeak aterako ditu Superkopa ikusi ahal izateko. Helduek 5 euro ordainduko dute eta gazteek (10-16 urte) eta jubilatuek, hiru euro. Klubeko abonatuei eskatzen zaie bankuko ordainketa erakustea partida ikusi ahal izateko.
Norgehiagokan, Pasai Donibaneko Yola Berri Jatetxeari esker, bi lagunentzako afari bat zozketatuko da ekitaldi honek sortarazi dituen gastuak murrizteko.
Bestetik, Eli Pinedo eta Patricia Elorza taldearekin entrenatu zuten atzo. Horrela, Reyes Carrerek plantilla osoa du dagoeneko. Superkopa aurretik, ostegunean Egian, arratsaldeko 6etan, lagunarteko gogorra du, Frantziako Míos Biganos taldea, alegia.