Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak 2012-12 denboraldiari dagokion abonamenduak ez igotzea erabaki du. Irailaren 1ean irekiko da aurtengo jarduera Bera Bera eta Asfi Itxako taldeek jokatuko duten Superkoparekin, Bidebieta kiroldegian arratsaldeko 5,30etatik aurrera. Horrela, ezarri den salneurria 65 eurokoa da helduentzako, jubilatuek eta gazteek (10-16 urte) 35 euro ordaindu beharko dute. Horrez gain, peñako kideek 12 euro ordainduko dute eta Bera Bera Eskubaloiko jokalarien senideek erdi prezioan izango dute abonoa, hau da, helduek 32,50 eurotan eta gazteak nahiz jubilatuak, 17,50 euro. Ohorezko mailako partidak eta Superkopa ikusteko aukera emango du abonoak. Zentzu honeta, Superkopako partidako konfirmazioa atzo heldu zenez, Bera Bera Eskubaloiak espero du bazkideek ulertzea ordainketa azken orduan eginez gero bankuko agiria erakustea Bidebietan, irailaren 1ean behar den sarrera ekiditzeko. Europako partiden inguruan, Bera Bera Eskubaloiak Danimarkako kanporaketa gainditzea lortuko balu eta, ondorioz, Champions Leagueko multzoen fasera sailkatu eta lehiaketa honetan jarraitu, abonatu guztiek sarreren erdia ordaindu beharko dituzte. Aitzitik, Bera Berak Cup Winners’ Cup (Errekopa) lehiaketara pasatuz gero, abonamenduarekin ikusgai izango dira partida hauek. Abonoa ateratzeko Bera Bera Eskubaloiko bulegoetatik pasatu behar da, Bidebieta kiroldegitik, alegia, goizeko 9etatik 1ak arte.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores