Aurreneko lagunartekoa irabazi dio Bera Berak Castrori (30-19)
Bera Bera Eskubaloiak lagunartekoen sorta ireki du gaur arratsaldean Zumaiako Lubaki kiroldegian BM Castro Urdiales aise gaindituz 30-19, kostaldeko udalerri honetako Pulpo taldeak antolatzen duen 34. Txapelketan.
Eli Pinedo eta Patricia Elorza olinpikoak izan ezik, lau fitxaketa berriekin aurkeztu da Bera Bera, María Núñez eta Silvia Ederra piboteak, lehenengo lerroan arituko den Nitsan Dunay eta hegal ezkertiarra Doce Cardoso. Horrez gain, abuztuaren 1etatik entrenatzen ari diren gazteen multzotik Uxue Ezkurdiak minutu batzu jokatu ditu.
Reyes Carrerek María Núñez pivotean, Altuna eta Ziarsolo hegaletan, Cuña erdian, Menéndez eta Dunay lateraletan eta Zoqbi atean. Isralderra aurrean defendatu du 5-1ean, bigarren zatian maila hobea emanez.
Lehenengo zatian azpimarragarriena Matxalen Ziarsolo kapitainaren bederatzi golak izan dira, horietatik, hiru zazpi metroetatik. Eta bigarren zatian, beste hiru sartu ditu, dozena bat golekin atera da ezker hegala Zumaiatik.
Eta bigarren zatian, Darly Zoqbiren txanda izan da, geldiketa izugarri onak eginez. Reyes Carrerek kanpoko jokalari guztien artean banatu ditu minutuak, bero handia egin arren, abiadura eman nahi izan dio Bera Berak partidari.
Hurrengo lagunartekoa ostegunean izango da Bidebieta, arratsaldeko 6etan, Frantziako Beglais taldearen aurka.
Bera Bera (17+13): 30
Zoqbi, Altuna (2), Ziarsolo (12, 3p), Menéndez (2, 1p), Cuña (6), Dunay y Núñez (3) –titularra- Rubio (1), Arizaga (2), Cardoso (1), Ederra (1) eta Ezkurdia
Castro Urdiales (9+10): 19
Carini, Andrea Fernández (1), Gracia (5), Costales (2), Cobo (3), Hernández (1) y López (6) –titularra- Aisa (o.a.), Paula Fernández eta Vilella (1).
Epaileak: Amaia Barrena eta Mónica García (Euskaldunak)
Menéndez (2), Ezkurdia eta Rubio kanporatu dituzte.
Partzialak:
2-0, 6-1, 8-4, 12-6, 13-8, 17-9 –atsedenaldian- 19-11, 20-12, 22-14, 24-18, 26-19 eta 30-19