Bera Bera

Select your language

Entrenatzen hasi zirenetik 16 egun pasa direnean, Bera Bera Eskubaloiak bihar, abuztuak 17 ostirala, izango du aurreikusitako bost lagunartekoen aurrena. Zumaiako Lubaki udal kiroldegian izango da, arratsaldeko 7etan eta Castro Urdiales taldea izango da aurkaria.

Partidak jokatzeko irrikitan daude jokalariak, duela bi aste baino gehiago hasi baitziren saio neketzekin, goizean prestaketa fisikori lehentasuna emanez eta arratsaldean, pistan.

Bera Bera berria ikusgai izango da Castro Urdialesen aurkako aurreneko lehian. Bizkar hezurra mantendu arren, Reyes Carrere entrenatzaileak jokatzeko era zedozer aldatu behar izango du.

Biharko partidak fitxaketa berriak ikusteko aukera emango digu, María Núñez eta Silvia Ederra piboteak, Nitsan Dunay laterala eta eskuin hegal ‘Doce’ Cardoso. Patricia Elorza laterala, Eli Pinedo bezala, abuztuaren 27an hasiko da taldean.

Bidebieta

Hurrengo bi lagunartekoak Bidebietan izango dira, abuztuaren 23 eta 25ean. Ostegunean, Frantziako Beglais taldea izango da aurkaria (arratsaldeko 6etan) eta larunbatean (arratsaldeko 5,30etan) ohorezko mailara igo den Zuazo Barakaldo taldea.

Egiako txapelketa

Horrez gain, Frantziako Mios Biganos taldearen aurka bi norgehiagoka jokatuko ditu Bera Berak. Mireya Gonzalez fitxatu duen taldea Egiako txapelketan izango da arerioa abuztuaren 30ean eta frantziarren Bera Bera hartuko du irailaren 5ean.

Argazkian: María Núñez, Doce Cardoso eta Nitsan Dunay

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores