Pinedo eta Elorza Olinpikoak omenduko ditu bihar Bera Berak
Bera Bera Eskubaloiak harrera egingo die bihar, abuztuak 14 asteartea, Bidebietako kiroldegian Eli Pinedo eta Patricia Elorza jokalariei Londreseko Joku Olinpikoetan brontzezko domina lortzeagatik.
Omenaldi xumea izango da, Bidebieta kiroldegiak ateak eta harmailak irekiko ditu jendea gerturatu nahi badu Eli Pinedo eta Patricia Elorzari txalotzeko, Joku Olinpikoetan hainbeste lan kostatu zaien brontzezko domina eskartzeagatik.
Elik eta Patriciak denboraldi honi amaiera bikaina jarri diote, izan ere, 2011ko abenduan Brasilgo Mundialean brontzezko domina ere lortu zuten.