Danimarkako Viborg hirian ospatuko da irailaren 22 eta 23an Bera Bera Eskubaloiak Champions Leagueko multzoen fasea jokatu ahal izateko gainditu behar duen kanporaketa, EHFk konfirmatu duenez.
Horrela, ordutegiak zehazteke, Bera Berak Poloniako txapeldun Vistal Laczpol Gdynia izango du aurrez aurre irailaren 22an larunbatean. Igandean, hurrengo partida, irabaziz gero antza Viborg HK taldea izango du zain Brühl suizarra gaindituko duelakoan. Irabazleak bakarrik jarraituko du Championsen, gainontzekoak Errekopan (Cup Winner’s Cup) arituko dira.
Asteazkenean, aurreneko saioa
Eli Pinedo eta Patricia Elorza olinpikoak izan ezik, gainontzeko jokalariak eta jubenil mailako hiru jokalari Anoetako miniestadioan hasiera emango diote aurredenboraldiari. Bera Berak bost fitxaketa egin ditu erronkaz beterik denboraldiari ekiteko.