Espainiako Federakuntzan egindako zozketan 2012-13 eskubaloi ligarako zehaztu den egutegiaren arabera, Bera Bera Eskubaloiak Galizan egingo du debuta irailaren 8an, Porriñon, hain zuzen.
Hasiera hasieratik datorren denboraldian egingo duen ibilbidea zehazten hasiko da Bera Bera irailean bertan. Izan ere Itxakoren aurka Superkopa jokatu du aurreneko asteburuan, ligan Porriño ostean nafarrak berriro ere izango ditu aurrez aurre Bidebietako estrenaldian eta Championsen debuta egingo du irailaren 22 eta 23an multzon fasea jokatzeko eskubidea lortze aldera.
Champions Leagueari heldu aurretik, Ucam Murcia taldeak utzi duen hutsunea bete duen Etxebarriko Kukullagak Donostia bisitatuko du. Partida asteartean edo asteazkenean izango da irailaren 22an Bera Berak Poloniako txapelduna Vistal Laczpol zain izango baitu finalerdietan eta balizko finalean, Viborg izango du ustezko arerioa irailaren 23an igandean, oraindik ez da erabaki non burutuko den kanporaketan.
Erronkari heldu ostean, berriro Galizara. Oraingo honetan Pontevedrara egingo du bidaia, irailaren 29an igo berri den Atlético Guardés taldearen aurka jokatzeko.
Liga eta Europa
Partida eta gero aurreneko etenaldia iritsiko da. Bera Berak etxean hartuko du Mar Alicante urriaren 13an, halere, Championsen jarraituz gero partida aurreratuko litzateke, donostiarrek Alemaniara joan beharko dutelako Thüringen HC txapeldunaren aurka jokatzeko eta sei asteburu jarraian ligaxkari ekiteko Europako onenen artean, besteak beste, Buducnost txapelduna Donostian urriaren 20-21an ikusgai izango genuke.
Ligarekin jarraitzeko, seigarren jardunaldian Bera Berak gustoko ez duen pista bat bisitatuko du, Elcherena, alegia. Hurrengo astean Mar Sagunto jaso duen Valencia Aicequip taldea hartuko du Bidebietan eta zortzigarren jardunaldian Reyes Carrerek zuzentzen duen taldeak Alcobendas izango du helburu. Ondoren Bidebietan igoberri den E. Castelldefels ikusiko dugu eta etenealdi aurretik Leonen jokatuko du.
Serbiako Eurokopa eta gaboneak ostean, Bera Berak urtarrilaren 9an ligari ekingo dio berriro Bidebietan Zuazo Barakaldoren aurka, Eldak utzitako lekua erosi duena. Urtarrilaren 12an Kanarietara, Ro’casa izango da arerioa eta lehenengo itzulia Bidebietan amaituko du Castro Urdialesen aurka, San Sebastian bezperan.
Bigarren itzulia
Otsaileko aurreneko asteburuan hasiko dira bigarren itzulia eta Europako lehiaketak. Bera Berak Porriño hartuko du Bidebietan eta Europan jarraituz gero, aurreratuko litzateke partida. Gainera, bidaiak gertuenak izango ditu, Lizarrerian jokatuko du otsailaren hasieran eta Etxebarrin, ondoren.
2013ko otsailaren 14tik 17ra bitartean lehenengo itzuliko zortzi onenen arteko taldeek Kopa jokatuko dute (edo aurreneko zazpiak eta antolatzaileak). Martxoko aurreneko asteburuan itzuliko da liga eta asteburu bat salbu, maiatzaren 11rarte ez du etenaldirik izango, horrela, Bera Berak Castro Urdialesen amaituko du denboraldia.
Egutegia:
J1: Irailak 8: BM Porriño –Bera Bera Eskubaloia (bigarren itzulia: 2013ko Otsailak 2) J2: Irailak 15: Bera Bera Eskubaloia – Asfi Itxako (Otsailak 9)
J3: Irailak 22: Bera Bera Eskubaloia – Kukullaga (Otsailak 16)
J4: Irailak 29: Mecalia Atl. Guardes – Bera Bera Eskubaloia (Martxoak 2)
J5: Urriak 13: Bera Bera Eskubaloia – Mar Alicante (Martxoak 9)
J6: Urriak 20: Elche Mustang – Bera Bera Eskubaloia (Martxoak 16)
J7: Urriak 27: Bera Bera Eskubaloia – Valencia Aicequip (Martxoak 30)
J8: Azaraoak 3: BM Alcobendas - Bera Bera Eskubaloia (Apirilak 6)
J9: Azaroak 10: Bera Bera Eskubaloia - E. Castelldefels (Apirilak 13)
J10: Azaroak 17: Cleba León - Bera Bera Eskubaloia (Apirilak 20)
J11: 2013ko Urtarrilak 9: Bera Bera Eskubaloia – Zuazo Barakaldo (Apirilak 27)
J12: 2013ko Urtarrilak 12: Ro’casa - Bera Bera Eskubaloia (Maiatzak 4)
J13: 2013ko Urtarrilak 19: Bera Bera Eskubaloia – Castro Urdiales (Maiatzak 11)