Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak Bidebietan plantilla indartzeko bostgarren fitxaketa aurkeztu du gaur goizean. Silvia Ederra nafarra da, 28 urteko pibotea, aurten Lehenengo mailako Sporting La Rioja taldean aritu dena, halere, Itxakon, Mar Alicanten eta Castro Urdialesen ohorezko mailan eskarmentua duen jokalaria da. Lizarreko jokalaria “oso pozik” zegoen Bera Berakin sinatu duelako, “Itxakotik irten nintzenetik hona etorzea nuen helburu eta azkenean lortu egin dut”. Silvia Ederrak dio “Bera Berak guztia ematen du pistan, azkar jokatzen du eta Championsen arituko da, frogatzeko falta zaidan lehiaketa, hain zuzen”. Trafiko istripu baten ondorioz, Silvia Ederrak hernia diskala ebakuntza egin zioten eta iaz pistara itzuli zen Logroñon maila ona emanez. Horrela, bere burua “ondo ikusten du guztia emateko, taldeko jokalaria naiz eta defentsan eta erasoan aritzea gustoko dut”. Verónica Cuña, Patricia Elorza eta María Núñez taldekide izan ditu “gainontzekoak ere ezagutzen ditut, beraz taldeari egokitzeko ez dut arazorik izango”. Bestetik, Tati Garmendiaren ustez “Silvia Ederra indar handiko pibotea da, grina du, defentsan sutsu aritzen da eta badaki posizioa hartzen”. Bera Beraren helburuen inguruan galdeturik, Tati Garmendiak argi hitz egin du. “Gure erronka beti izan da txapelketa guztiak lehiatzea, Championsen zaila izango dugu batez ere Viborg tokatu zaigulako”. Halere, bere ustez “zuhurtzi guztiarekin aurten Liga hurbilago egon daiteke”. Silvia Ederra jokalaria Bera Bera Eskubaloiaren bostgarren fitxaketa da, Joku Olinpikoetan izango den Patricia Elorza, María Núñez, Adriana Cardoso eta Nitsan Dunay batera. Laterala baten bila dabil Tati Garmendia, halere, Bidebietan agertuko litzateke irizpide ekonomikoetan sartuz gero.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores