Bera Bera Eskubaloiak aurretik Poloniako txapelduna Vistal Laczpol Gdynia gainditzen badu eta, ondoren, antza Viborg HK daniarra eta, ondorioz, Champions Leagueko multzoen faserako txartela lortuz gero, gaur egunko Europako txapelduna Buducnost izango du aurrean.
Gaur goizean Championseko ligaxkan aritu diren lau taldeetako lau multzoak osatu ditu Alemaniako Herzogenaurach hirian burutu den zozketak. Horrela, Montenegroko txapelduna Buducnost taldeaz gain, Alemaniako txapelduna Thüringen taldea bilduko dira eta, bertan sartuko da Bera Bera dagoen kanporaketako irabazlea eta Wild Card lortu zuten beste taldea: Pariseko Issy, Zvezda errusiarra edo el Leipzig alemaniarra.
Donostian Europako txapeldunaren aurka jokatzea beste erronka bat izango litzateke Bera Bera Eskubaloiarentzat. Halere, irailaren 22 eta 23an burutuko den kanporaketa gainditzea oso zaila izango da, hiru aldiz Champions League irabazi duen Viborg Hk indartsua aurrean izango baita.