Championseko aurreneko arerio Vistal Gdnya taldea ezagutzen
Bera Bera Eskubaloi taldeko arerioa Championsen, multzoen fasean txartela emango duen kanporaketan, Poloniako txapelketa lortu zuen play-offeko azken partidan, gol batez eta etxetik kanpo.
Vistal Laczpol Gdnyia taldeak MKS Zaglebie Lubin 25-26 gainditu zuen finaleko bostgarren partidan. Ligan azkeneko urtetan hazi den taldea da. Duela bi urte hirugarrena gelditu zen eta birritan liga erregularrean bigarren izan da txapelketa irabazi dion Zaglebie Lubin taldea ostean.
Europan esperientzi gutxi du, halere, iaz Alemaniako Leipzig taldeak gol bakar batez gainditu zituen poloniarrak Errekopako bigarren kanporaketan. Lehenengo lerroko jokoan oinarritzen da, barneraketa bilatuz eta ahal duenean kontraerasora irtetean da.
Plantillako hiru jokalariek Poloniako selekzioko deialdian parte hartzen dute, Montenegro eta Rusia ostean gelditurik Serbiako Eurokoparako txartela ez dute lortu poloniarrek. 27 urteko Katarzyna Koniuszaniec ezker hegala, Patrycja Kulwinska pibotea y Karolina Szwed ezker laterala dira, azkeneko biek 23 urte dituzte. Gainera, 25 urteko Karolina Sulzycka deialdiren batean sartu da eta, Ukraniako internazionala da Maryna Vlasenko atezaina. Horrez gain, beste bi atzerritar ditu Kobzar beste ukraniarra eta Mateescu errumaniarra.
Poloniako ligan AWF Wroclaw taldeak jokatzen du–liga erregularren hamargarrena izan zen-, Donostiarekin batera 2016 Europako kultur hiriburutza antolatuko dutenak, alegia.
Ostiral honetan, Alemaniako Herzogenaurach hirian, goizeko 11etatik aurrera, Champions Leagueko ligaxka erabakiko da, hau da, lau taldeetako lau multzo.