Bera Bera

Select your language

Bi partida galdu eta bakarra irabazi arren, Verónica Valverdek zuzentzen duen kadete mailako Bera Bera Egia taldeak oso esperientzi ona bizi izan du asteburu honetan Espainiako Txapelketako bigarren fasean, Vigon ospaturiko sektorean, hain zuzen. Jokalariak autobuses irten ziren ostegunean gaueko 11etan. Vigora goizez iritsi ziren eta, 14 gurasoen laguntzaz, 20etan bertako U. B. Lavadores taldearen aurka egin zuten debuta. Aurreneko zatia berdintsua izan zen (11-10) eta bigarren zatian izandako beheraldi batek galizarrek aldea handitu eta partida irabazi zuten 27-20. Larunbatean Bera Bera Egiak ez zuen bere maila onena eman eta Cleba Leonen aurka aise galdu zuen (27-16). Halere, atzo Kanarietako BM BMLC 32-30 gainditu zute donostiarrek eta zapore onarekin utzi zuten Vigo. U.B. Lavadores eta Cleba León taldeek jokatu zuten azken partidan erabaki zuen sektoreko irabazlea. Galizarrek eta Leongo neskak berdindu zuten, ondorioz, gol average delakoa hobea izanda, Cleba Leon izango da Guadalajaran datorren astean Espainiako txapelketan parte hartzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores