Dara, Melinda, Bea, Anna eta Anita, eskerrik asko
Arrazoi ezberdinak direla kausa, bost jokalaria hauek Bera Beran agur esango diete zaletuei Bidebietan larunbatean. Anna Punko, Anita Campa, Melinda Berta y Bea Fernándezek gustokoena egin dezakete, jokatu. Dara Carvalhok Eldaren aurkako partidan, azkeneko jokaldian txartel gorria ikusi zuenez zigorra heldu zaio eta harmailetan izango da brasildarra.
Bera Bera Eskubaloiko presidente Amaia Ramirezek komunikabideen aurrean eskertu zuen “jokalari hauen profesionaltasuna eta, horregatik, kirola arloan eta maila pertsonalean zorterik onena opa diegu”.
Anna Punko eta Anita Campa ‘ahizpen’ kasuan hiru denboraldi eman dituzte Bera Beran. Biek “oso positibotzat” baloratu izan dute urte hauek, “bigarren postua lortu dugu” eta taldekideekin bizitakoa azpimarratuz.
Anita Campa y Melinda Bertak ez zuten jarraitzeko eskaintzarik. Hungariako hegalak bi denboraldi bete ditu eta “oso gustora sentitu naiz, taldekideekin, Reyesekin, Antonio eta Ikerrekin…”, oraindik ez daki zer egin “orain etxera joan eta atsedena hartu, batez ere”.
Bestalde, Bea Fernándezek “taldekideak” goraipatu ditu eta 2013rarte kontratua izan arren, Dara Carvalhok akordioa etetzea eskatu du Autriako Hypo taldera joan ahal izateko, izan ere, Brasilgo selekzioaren bizkarezurra Europan biltzeko asmoz. “Etorkizunari begira, kirol aukerarik onena bilatu nahi dut eta oso erabaki zaila izan da hemen oso ondo nagoelako”.
Ondorioz, zaletuek larunbatean Bera Bera Eskubaloiari jokalari hauek egindako ekarpena eskertuko dute.