Bera Bera

Select your language

Eider Rubio zentral donostiarrak Bera Bera Eskubaloiarekin urtebete luzatu du bere kontratua. Denboraldi bikaina betetzen ari da Rubio eta hórrela bat egiten du Bera Berarekin konpromisoa berretsi dutenekin: Darly Zoqbi, Eli Pinedo, Verónica Cuña eta Yamiley Rodríguez atezaina, alegia. Eider Rubiok taldearen zuzentzen du erasoan eta penaltiak jaurtitzeko ardura du, nahiz eta bi zeregin hauetan Vero Cuña eta zazpi metrotan Bea Fernándezen laguntza izan. 34 urterekin, Rubio hirugarren golegi nagusiena da 95 sartu dituelarik. Beste denboraldi bati ekiteko “ilusionaturik” dago donostiarra “oso urte polita izan daitekeelako, besteak beste, Championsean arituko dugulako”. Eiderrek, horrela, hamaikagarren deboraldia burutuko du Bera Bera, bi zatitan. 1996-97an debuta egin zuen, bost urte Bidebietatik kanpo eman zituen (Castro Urdiales, Sagunto eta Elda) eta 2007-08an itzuli zen Donostiara.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores