Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak Bidebietan eskuratu du garaipena Kanarietako Ro’casa taldea 30-27 gainditu ostean, puntuen garrantzi eza partida baldintzatu dutelarik. Champions lehiaketan aritzeko etxeko lanak eginda, donostiarrek zaletuei eskertu nahi die urtean zehar emandako babesarengatik eta bigarren zatiari esker garaipena eskeini diete. Lehenengo zatia nahasia izan da. Eider Rubioren arazo fisikoak direla eta, Reyes Carrerek Vero Cuñari eman dio gidaritza, Alba Menéndez eskuin lateralean, Bea Fernández ezkerrean, Carvalho pibotean eta Altuna eta Ziarsolo hegaletan. Bera Bera sutsu irten da 3-0 aurreratu da Carvalhoren golei esker eta Yamiley Rodríguezek hiru geldiketa onak egin ditu. Agian lasaitasunak edo helburuak eskuraturik, Bera Beraren defentsa aukerak eman ditu eta Lujanek aprobetxatu ditu. Pixkanaka pixkanaka Ro’casa gerturatu da eta 20. Minutuan Reyes Carrerek Campa, Pinedo eta Berta sartu ditu. Halere, bi kanporaketa batera jasan izan ditu Bera Berak, Carvalho eta Alba Menéndezena, Ro’casak ondo kudeatu dituenak. Horrela berdinketa iritsi da. Talde osoa pistan egon arren, 5-1 eko defentsa jarri arren –Pinedo, Lujanetik gertu- Bera Berak ez zuen bide zuzena topatzen eta kanariarrak 17-18 atsedenaldian aurretik joan ziren. Donostiarrek liga osoan zehar ez dute hainbeste gol jaso partzial batean, Itxakok 16 sartu zituen Bidebietan eta Elchek, 15, Bera Beraren azkeneko bi porrotak, alegia. 19-22 Bigarren zati hasierak bide berdintsua hartu du Zoqbi, Punko eta Pinedo taldean egon arren. Ro’casak 19-22 ezarri du 35. minutuan. Orduan Eider Rubio atera zen, eta Bera Berak erritmoa hartu du. Nahiz eta Bea Fernándezek eta Eli Pinedok liga honetan 100. gola lortu, Bera Berak defentsa sendotu du, izan ere, bigarren zatian, kanariarrek bederatzi gol baino ez dute sartu. Kanariarrek ez diote partidari muzin egin eta pistan lau jokalariekin gola lortu dute. Bera Bera 45. minutuan aurretik jarri da baina Ro’casa zortzi minutuen faltan berdindu du lehia (27-27). Baina hor bukatu zen kanariarren erregaia, donostiarren defentsak, Zoqbiren geldiketak eta Bea Fernándezen golek etxean utzi dituzte puntuak. Bera Berak bederatzigarren garaipena lortu du (30-27), oso era ezberdinean lortua, nekeak eta erronka eskuratuz ulergarria dena. Fitxa: Bera Bera 30 (17+13) Yamiley, Altuna (2), Menéndez (1), Cuña (4), Carvalho (5), Fernández (9), Ziarsolo (2) –titularra- Pinedo (5), Berta, Punko (1), Campa, Zoqbi (o.a.) eta Rubio (1). Ro’casa: 27 (18+9) Guerra, Falcón (4), López (4), Luján (8), Petrinja (1), M. González (2), Albaladejo (7) -titularra- Rodríguez (1) Epaileak: Juan Bautista Lanuza eta José Ramón Saez (Valentziarrak) Kanporaketak: Carvalho (2) eta Menéndez Bera Berarik eta López (2), Albaladejo (2 eta gorria 50. min.), M. González (2) eta Petrinja (2). Partzialak: 4-1, 6-4, 10-7, 14-10, 16-14, 17-18 –atsedenaldian- 20-22, 22-24, 25-25, 27-26, 28-27 eta 30-27

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores