Pinedo, Fernández eta Rubio, aurtengo ligan 100. golaren bila
Taldean golegileen artean hiru multzo sortu dira. Batetik, liga osoan zehar Eli Pinedok, Bea Fernándezek eta Eider Rubiok osaturiko hirukoteak ekarpena %43ª da, hau da, 667 goletik 288 sartu dituzte.
Ezker hegala golegile nagusiena da, 98 golekin. Eli Pinedo da partida guztietan gola sartu duen taldekide bakarra eta bataz beste partidako 4,26 gol ziurtatzen ditu. Pinedok, batez ere, kontraerasoa du gola sartzeko lagun.
Gertura Bea Fernández du Elik, 96 goleakin kanpoko jaurtiketari esker lortutakoak gehienak, nahiz eta penaltiak jautitzen ardura hartu duen. Aipagarriena da partida guztietan gola sartu duela Gijonen aurkako bi norgehiagoketan izan ezik.
Eider Rubio hurrengoa da 94 golekin. Castro Urdialesen ezin izan zuen jokatu baina Alcobendasen zazpi gol sartu zituen, horietarik, lau penaltiz. Donostiarrak barneraketak ditu gustoko eta zazpi metroak sarritan joaten da. Bidebietan golegile nagusiena da 52 golekin eta aurten Gijonen aurka denboraldiko marka ezarri du, izan ere, 10 gol sartu zituen orduan.
Ondorioz, hirurak –Eider Rubio eta Bea Fernández min hartuta daude- denboraldi honetan ligan ehun gol lortzeko zorian dira.
60 gol baino gehiago
Hiruki hauen atzetik agertzen dira beste hirukote bat: Carvalho, Ziarsolo eta Berta. Pibote brasildarrak 68 gol daramazki sei metroetan egiten duen lehiaren truke eta kontraerasoak baliatuz. Kapitainak 67 gol sartu ditu, gehienak kontraerasoetan eta ezker hegaletik. Matxalen Ziarsolok azkeneko 10 partidatan sartu du gola.
Melinda Berta orain saio onean dago. Alicanten sartutako zazpi golak eta pasa den asteburuan Alcobendasen azken minutuetan asmatutako hiru golak hungariara animatu dute. 61 gol daramazki eta kontraerasoa eta ezker hegala baliatzen ditu. Azpimarragarriena da etxetik kanpo Bidebietan baino 13 gol gehiago sartu dituela.
Ligako gol gehien sartzen duen bigarren taldea izanik, golak sartzeko ardura sakabanaturik dago. 54 golekin agertzen da Verónica Cuña, Elcheren aurka bost gol eta Castro Urdialesen hiru egin zituelarik. 49 golekin, Anna Punko jokatutako 14 partida eta gero; Libe Altunak 36 sartu ditu eta Anita Campak, 20.
Azkenik, gazteenak agertzen dira, Alba Menéndezek 14 gol sartu ditu eta geroz eta minutu gehiago ditu eta Nagore Arizagak lau daramazki. Antonella Mena pibote argentinarrak sei gol sartu zituen taldean egon zen arte.