Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloia Champions League delakoa edo antzeko lehiaketan parte hartu duten Gipuzkoako taldeekin bat egingo du datorren denboraldian. Horrela, Bidasoa eta Real Sociedad (emakumeen belar-hockey eta futbola) bezala, klubek Europa mailan jokoan izango duten lehiaketa handienean izango dira donostiarrak. Gipuzkoako kirola mamitsua eta bertan nabarmentzea oso zaila da, izan ere, arrakastatsua izan ohi de Europan, Mundialetan edo joku olinpikoetan. Horregatik, Bera Bera Eskubaloiak lortutakoa txalogarria da. Bidasoak eta Erreralak, belar-hockey nahiz futbolean Europako kopan parte hartu zuten Liga irabazi zituztelako. Bidasoak 86-87 eta 94-95 deboraldietan eskuratu zuten txapelketa eta, horrez gain, Europako lehiketan nagusi izan zen taldea bigarren edizioan. Emakumeen belar-hockeyan Errealak txapelak lortu zituen 85-86, 92-93, 93-94, 97-98 eta 98-99 denboraldietan eta, ondorioz, Europako Kopan aritu zen hurrengo urtetan. Bestetik, Errealak futboleko ligak 1981 eta 1982an irabazi ostean Europako Kopan parte hartu zuen eta 1983an final-erdiak jokatu zituen Hamburgoren aurka. Orain ezagutzen dugun Champions League formatoan Errealak bizi izan zuen 2003. urtean txapeldun orde izan zelako. Kanporaketa Itxakok ligari muzin egiten ez badio (puntu bakarra falta zaio), Bera Bera Eskubaloiak Championseko 16 taldeen artean egon nahi badu, kanporaketa bati aurre egin beharko dio. Denboraldi honen hasieran, kanporaketak lau taldek jokatu zituzten lau leku ezberdinetan ospatu zen Danimarkan, Polonian, Mazedonian eta Suedian. Horrela, irailaren 17 eta 18an kanporaketak burutu ziren eta aurreneko partida irabazi zituztenek Champioseko multzoen faserako txartela jokoan izan zuten. Elda Prestigioren kasuan Metalurg Mazedoniako taldearen aurka galdu eta, ondorioz, Rekopan aritu zen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores