Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak aurreneko aldiz emakumeen Afebal ligan bigarren postua ziurtatu du sailkapenean gaur arratsaldean ‘Ametsen Pabiloian’ BM Alcobendas 25-26 gainditu ostean (atsadenaldian, 13-15), azken minutuetan donostiarrek horrelako egoeratan eskarmentua erakutsi dutelako. Bera Berak helburua lortu du liga amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean, oso denboraldi bikaina burutuz eta Championseko ate joka utzi ditu donostiarra. Partida oso berdintsua izan da, aurreneko zatian bi taldeek abantailak izan dituzte markagailuan baina gehienez bi golekoak . Bera Berak 5-1 defentsaren aldeko apostua egin du, Kopako finalerdietan hain emaitza ona eman ziona, halere, baloi asko galdu ditu erasoan. Hala eta guztiz ere, atsedenaldian aurretik iritsi dira Matxalen Ziarsoloren kontraerasoak baliatuz. Bigarren zatian madrildarrak geldiezinak izan dira, erasoan nahiz defentsan. Bera Berak Estela atezainarekin topo egiten zuen eta erasoan ez zuen Elisa Álvarez pibotea gelditzen asmatzen. Horrela, BM Alcobendasek 20-17 lortu zuen eta ondoren, Ferrerek 23-19 ezarri zuen. Hortik aurrera, partida aldatu zen. Gaur Reyes Carrere ordezkatzen zuen Tati Garmendiak defentsa aldatu zuen, 6-0 jarri zuen eta Darly Zoqbi lagun madrildarren erasoa gelditu zuen. Era berean, Bera Berak Alcobendasen hegaletan zuloa ikusi zuen eta Berta eta Pinedoren bitartez aldea murriztea lortu zuen (23-22). Batzuen eta besteen golak eman ziren eta azken unean, gipuzkoarren defentsak baloia lapurtu zuen eta Pinedok 25-26 ezarri zuen lau minutu baino gutxiago falta zirela. Merezi arren, donostiarren defentsak eta Darly Zoqbik Alcobendasen berdinketa galerazi zuten, talde honek duen irabazteko grina erakutsiz. Horrela, Ametsen Pabiloian eskuratu du Bera Berak balentria, hau da, bigarren postua, Championsera begira jarriz. Zorionak! Fitxa BM Alcobendas 25 (13+12): Estela, Ferrer (2), Aramendia (1), Arderius (3), Álvarez (5), López (8) y González (4) –titularra- Morante (2), Navas, Prieto eta Ciobanu (o.a.). Bera Bera 26 (15+11): Zoqbi, Altuna (2), Rubio (7), Carvalho (2), Punko (3), Bea Fernández (2), Pinedo (4) –titularrak- Ziarsolo (3), Berta (3), Cuña, Menéndez eta Campa. Epaileak: Joaquim Castañer eta Gerardo Bohigas (Valentziarrak) Kanporaketak: Bera Bera: Carvalho eta Pinedo. BM Alcobendas: Mireya González (2) eta López. Partzialak: 3-3, 3-5, 5-6, 9-8, 11-12, 13-15 –atsedenaldia- 16-16, 20-18, 22-19, 23-20, 25-24 eta 25-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores