Bera Bera

Select your language

Hitzordu interesgarria genuen Bidebietan arratsaldean Bera Berak eta Mar Saguntok jokoan asko zutelako eta bien arteko lehiak bereziak izan baitira beti. Norgehiagokaren garrantzia pistan antzeman da, defentsek erasoak gainditu dituzte, batez ere, lehenengo zatian.

Bera Berak bigarren posturako lehiatik kanporatu nahi zuen gaur bertan Mar Sagunto eta helburua lortu egin du defentsan egindako lanari eta elkartasunari esker. Valentziarrak, Escribano eta Patri Alonsok zuzenduta gipuzkoarren sei metrotako marra bilatzen zuten etengabe. Hori ekiditeko Reyes Carrerek horma jarri du bertan: Campa, Punko, Dara Carvalho, Bea Fernández eta Eli Pinedo.

Aurreneko ordu laurdenean valentziarrek hiru gol sartu dituzte eta horietako bat, penaltiz. Halere, Bera Berak erasoan ez du asmatu, baloiak galdu ditu eta 24. minutura arte ez du tartea zabaldu (10-7), Libe Altunak klubeko 17.000 golari esker, hain zuzen. Reyes Carrerek Ziarsolo eta Menéndez sartu ditu pistara.

Abantailari eutsi ordez, Bera Berak azkarregi jokatu du eta Escribanok bi kontraerasoetan gol batera hurbildu du bere taldea atsedenaldira iritsi baino lehen (11-10).

Bigarren zatian, Eider Rubiok Vero Cuña ordezkatu du zuzendaritzan. Donostiarrek defentsa estutu dute, valentziarren hegalek Darly Zoqbi gainditu ez bazuten ere Mar Saguntok partidari eutsi dio Patri Alonsori esker –10 gol sartu ditu- eta Bera Berak jasan izan dituen kanporaketak lagun, partida osoan sei eta bigarren zatian, lau.

Patri Alonsoren aurreneko kanporaketak Bera Berari arnasa eman dio markagailuan. Hamaseina berdintuta zirenean, donostiarrek 3-0 partziala lortu dute 15 minutu falta zirela. Abantail hori orain ondo kudeatu du Bera Berak Anna Punko eta Bea Fernándezen inspirazioari esker.

Ondorioz, balio handiko bi puntuak Bera Berarentzat. BM Alcobendasek bakarrik atzeratu dezake helburua. Madrildarrek Itxako gainditu ostean sei puntura jarraitzen dute, lau jardunaldi falta direnean. Bidebietan 11 golez galdu zutenez, apirilaren 21ean Pabellon de los Sueños kiroldegian berdinketa batek bigarren postua emango lioke Bera Berari.

Fitxa:

Bera Bera 27 (11+16): Zoqbi, Altuna (1), Campa, Bea Fernández (5, 2 p), Punko (7), Carvalho (3) eta Pinedo (3) –titularra- Cuña (1), Ziarsolo (3), Menéndez, Rubio (2, 1p), Berta (1), Yamiley (p.s.) eta Arizaga (1).

Mar Sagunto 22 (10+12): Álvarez, Gutierrez (1), Patri Alonso (10, 5 p), Mateo (4), Escribano (5), Chavez eta Saavedra –titularra- Alicia Fernández (2) eta Gadelha (p.s.)

Epaileak: Álvaro Ruiz eta David Zapico (Asturiarrak) Kanporaketak: Carvalho (2), Menéndez, Ziarsolo (2) eta Bea Fernández Bera Beratik eta Alicia Fernández eta Patri Alonso (2) Mar Saguntotik.

Partzialak: 1-1, 3-2, 5-3, 7-6, 10-7, 11-10 –atsedenaldian- 13-11, 17-15, 19-16, 21-18, 23-19 eta 27-22

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores