“Klub honekin bat dator partida, pixkanaka hazten joan den kluba, urtero gauzak hobetzen saiatu dena eta lortzekotan garaipenak beste maila batean kokatuko gaitu, inoiz lorturiko sailkapenarekin eta ondorio garrantzitsuekin” horrela azaldu du Reyes Carrerek Bera Berak eta Mar Saguntok larunbatean Bidebietan (19tan) jokatuko duten norgehiagoka. Ikus Reyes Carrere bideoa
Donostiarrek valentziarrak gaindituz gero eta Itxakok gauza bera egiten badu BM Alcobendasekin (Lizarreria, larunbata 18tan), Bera Berak birtualki bigarren postuaren jabe egingo litzateke Champions jokatzeko aukerarekin liga amaiatzeko lau partida falta direla.
Horregatik, Reyes Carrere entrenatzaileak “hitzordu historikoaz” mintzo da. “Gipuzkoako kirolak jakin beza talde bat Champions postuak eskuratzeko zorian dagoela” oihukatu du. Bera Berako prestatzaileak ohartarazi du erronka “garrantzisua bezaian zaila da, hain konplikatua da ezen 20 urte kosta zaigu hona iristea eta klub honek horrelakorik merezi du”.
Bidebietan larunbatean biziko den giroaz galdetuta, Reyes Carrerek adierazi du “gure zaletua leiala da, eskubaloiaz ulertzen duena eta garbi du ze Bera Bera ikusi nahi duen , hau da, Bera Bera alaia, borroka egingo duena, elkartasuna eta kemena bezalako baloreak zabaltzen dituena”. “Bidebietak beti eskatu izan digu anbizioaz aritzea eta borrokatuz gero porrotak barkatu dizkigu” aipatu du.
Erregulartasuna
Azkeneko 15 partidatatik, Bera Berak 14 irabazi ditu; liga osoan gol batez Itxakoren aurkako norgehiagokak galdu ditu, Elxen eta Leonen, berdindu. Hori dela eta, hirugarren postuan diren Mar Sagunto eta BM Alcobendas sei puntura daude egun. Honetaz “aurtengo meriturik handieta erregulartasuna da” dio Reyes Carrerek.
Lehenengo itzulian Mar Sagunto hiru puntura eta Dara Carvalho pibotearen baja zituela egin zion bisita Bera Berak. Donostiarrek sekulako partida egin zuten eta 21-25 emaitzak bigarren postuari begira kokatu zituen. Bera Berako entrenatzailearentzat egoera ezberdinak dira azarokoa eta oraingoa. “Martxoan gaude, denboraldia aurrera doa eta nabaritzen dira partidak, Saguntok jokalari garrantzitsuak galdu arren adi egon behar dugu edozein momentutan galdu dezakegulako” ohartarazi du.
Horregatik, “aurrera begiratu behar dugu eta abiaduraz gozatu”. Era berean “sutsu defendatu behar dugu arazoak uxatzeko” eskatu du eta, bere ustez, “eserleku luzea izateak desorekatu dezake partida”.
Zentzu honetan, partidaren garrantziaz jabetuta, Reyes Carrerek ez du “taldea estututa ikusten, izan ere, eskarmentu handiko jokalariak ditugu eta taldeari lasaitasuna eman diotenak”.