Darly Zoqbi, bi urte gehiago
Darly Zoqbi eta Bera Bera Eskubaloia bi urte gehiago izango dira elkarrekin, gaur goizean atezain brasildarrak sinatutako kontratuaren arabera.
Bera Berak etorkizuna bermatu nahi du eta jokalarien hitzarmenak berritzeko prozesuarekin hasi du taldeko egitura mantetze aldera, izan ere, denboraldi bikaina betetzen ari da eta eskura du datorren urtean Championsen aritzea.
Batzuen arabera ABF emakumeen eskubaloi ligako atezain onena da Darly Zoqbi denboraldi honetan Donostiara itzuli da Sagunton egon ostean. Abuztuan 30 urte beteko dituen brasildar internazionalak Bera Berarekin 2003. urtean egin zuen debuta eta hiru denboraldi bete zituen Frantziako Le Havren lau urte eman aurretik.
Bera Berak 2014ko ekainerarte lotu du zutabenetariko bat. Datozen egunotan kontratuak berritzen jarraitzea espero du eta fitxaketaren bat gauzatu ahalik eta talde onena osatu aldera.