Bera Bera

Select your language

Matxalen Ziarsolo kapitainarekin solasean izan gara. Emakumeen eskualoi ligan erronka historikoa lortzeko zorioan dagoen klubean hamaikagarren denboraldia betetzen ari da, hau da, Bera Berak bigarren postua eskura du eta, ondorioz, Championsen aritzeko beta datorren urtean. Ikus Matxalen Ziarsolo bideoa

Nahiz eta asteburu honetan ligak atsedena hartu selekzioek Eurokopa jokatzeko txartelak eskuratzeko, taldea entrenaldiak betetzen ari da, mutilen aurka lagunartekoak jokatzen eta taldearen buruan Mar Saguntoren aurkako partida ageri da (Bidebietan, martxoaren 31n, arratsaldeko 7etan).

Partida berezi hori aipatu baino lehen, Matxalen Ziarsolok denboraldiari errepasoa jo dio. Hasteko, taldeak duela bi urte bizi zituen aldaketak dugu hizpide “jende berria iritsi zen eta gure arteko aurreneko kontaktua izan zen”. Urtea elkarrekin pasa ondoren egitura mantendu zen eta fitxaketa berriak iritsi. “Taldea sendotu dugu, bat gara eta emaitzetan nabaritzen da” azpimarratu du.

Ligan bigarren jardunaldian Lizarran gol batez galdu ostean, Leongo berdinketak eta Elxen jasotako porrotak min egin zuten. “Etxetik kanpo zaila da puntu guztiak eskuratzea, aldiz, etxean oso denboraldi bikaina betetzen ari gara eta horrela jarraitu nahi dugu”.

Brasilgo Mundiala dela eta liga eten egin izanak Matxalen Ziarsoloren ustez “ondo etorri zitzaion taldeari, fisikoki nahiz taldeko lan handia egin genuelako, ondorioz, 2012. urtean partida bakarra galdu dugu eta bigarrenak gara”. Bigarren postu hori berrestea da taldeko helburu nagusiena. “Ilusio handiz ikusten dugu Mar Saguntoren aurkako partida, BM Alcobendasekin batera, erronka lortzeko arerio zuzenak baita” adierazi du.

“Irabazi nahi dugu bigarren postuari heltzeko”. Horregatik, kapitainak “zaletuen babesa” eskatzen du “eskubalioa maite duenari, urtetan jarraitu digunari, Bidebietara animatzera etortzea eskatuko nioke partida historiko izan daitekeelako”. “Bigarren postu hori lortzeko gogokin gaude klubak merezi baitu”.

Izan ere, Bera Berak Mar Sagunto gainditzen badu eta Alcobendasek Itxakoren aurka Lizarrerian galduz gero, matematikoki ez baina birtualki donostiarrek eskuratuko lukete bigarren postua”.

EHF Cup eta Kopa

Matxalenek Europako lehiaketaren inguruan sentimendu gazi-gozoa du. “EHF horrelakoa da, espero ez duzunen areriorik zailena tokatzen zaizu –Lada finalerdian da egun- eta ezin izan genuen gehiago egin”. Hala eta guztiz “Gasca beteta ikustea” eskertzeko modukoa da eta “jendea disfrutatzen ikusi genuen gainea, halere, gure asmoa kanporaketa gainditzea zen eta ez genuen lortu” dio penaturik.

Taldeak ere Koparekin egiten du amets, Altean Pazko astean ospatuko dena, apirilaren 12tik 15era bitartean. Elche-Mustang izango da arerioa final-laurdenetan “talde zaila, ia ia etxean jokatuko duena eta Bidebietan bezala jokatzen saiatuko gara, halerea, Kopa izanda beti da zaila”.

Matxalen eta taldekideak entrenaldiak burutzen ari direa ilusio handiko erronkak lortze aldera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores