Pasa den larunbatean etxetik kanpo aurreneko aldiz markagailua irauli egin zuen Bera Bera Eskubaloiak atsedenaldian galdu ostean. Aurrenekoak Bidebietan eman ziren, Mar Alicanteren aurka 11-13 atzetik zela atsedenaldian bigarren zatian donostiarrek 13-9 partziala lortu zutenean.
Hurrengo astean Leonen, Bera Berak 12-11 galdu zuen lehenengo partziala. Bigarren zatian aurretik jarri arren Eli Pinedori ateratako txartel gorriak partida nahastu zuen eta donostiarrek berdinketa baino ez zuten lortu.
Azaro hasieran, Elche-Mustang 15-8 nagusitu zen atsedenaldian, Bera Berak partida berdintzea lortu zuen bigarren zatian baina elxtarrak garaile izan ziren 27-24. Sagunton markagailuak bederatzina adierazi zuen lehenengo zatian eta Bera Berak 12-16 irabazi zuen bigarren partziala.
Bigarren iraulketa Bidebietan eman zen, Elda Prestigioren aurka Kopan sartzea jokoan zuelarik. Donostiarrek 11-12 galdu zuten lehenengo zatian eta 14-10 irabaztea lortu zuten bigarrenean eta, ondorioz, partida (25-22).
Itxakoren aurka Bidebietan 14-16 galdu zuen Bera Berak lehenengo zatia eta gol bakar batez ezin izan zuen partidari bueltarik eman. Eta Castro Urdialesen, Bera Berak 8-12 partziala lortu zuen bigarren zatian partida irabaztea eraman zuena eta sailkapenean sei puntura ditu orain Mar Sagunto eta BM Alcobendas taldeak, hurrengo arerioak liga amaitzeko hamar puntu falta direnean.
Aitzitik, Bera Berak behin bakarrik markagailuan iraulketa jasan izan du, Lizarrerian bigarren jardunaldian. Donostiarrak nagusi ziren 13-14 eta Itxakok 14-12 partziala lortu zuen, ondorioz, (27-26) partida irabaziz. Oraindik ere gogoan dugu bost segunduen faltan Eider Rubio langara bidalitako penaltia eta denboraz kanpo sartutako gola.
Argazkia: Alberto González Etxepare