Pinedo eta Fernández, Ukrainan; Carvalho, Londresen
Selekzioek hartu dute aste hau. Jorge Dueñasen taldeak Ukrainan jokatuko du asteazkenean aurten Holandan Europako txapelketako txartela lortzeko sailkapen faseko hirugarren partida eta igandean laugarrena Lizarran, Ukrainaren aurka baita ere (teledeporte 11etan).
Espainiako selekzio horretan Eli Pinedo eta Bea Fernández Bera Berako jokalariak daude. Igandean Leioan konzentraturik izan ziren, Barakaldon egin zuten saio bat astelehenean eta Ukrainara egin zuten bidaia asteartean.
Bestalde, Dara Carvalho Londresen dago Joku Olinpikoak prestatzen Brasilgo selekzioarekin. Inglaterraren aurka jokatu dute laguntartekoa eta entrenaldi ugari izango dituzte.
Gipuzkoako selekzioa
Infantil mailako Bera Bera Egia jokalari Nahia Arana deitu du Gipuzkoako selekzioak, datorren igandean, martxoaren 25ean, Usurbilen eta apirilaren 1ean Oñatin entrenaldi saioak burutzeko.