Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak aurtengo denboraldian erasoan jokatu dituen aurreneko 30 minutu onenak baliatuz Elche-Mustang taldea gainditzea lortu du eta atsedenaldian (19-12) partida erabaki duen tartea zabalduz.

Lara Gonzalez lehiaketako golegile nagusiaren beldur zen Bera Bera. Hori dela eta Eli Pinedok Elxeko jokalaria gertutik jarraitu egin du nahiz eta penaltiei esker –zazpi- gol kopuru altua sartu dituen -12 gol-.

Halere, Lara Gonzalezen saikerak Ana Isabel Martínezek bakarrik jarraitzen zituen. Horiei esker, Elche-Mustang 3-5 jarri da 8. Minutuan. Cristina Cabeza jokalaria hutsunea antzematen zen ordea eta, ondorioz, donostiarren defentsak baloiak lapurtzen hasi da. Altuna, Rubio, Pinedo eta Carvalhoren golei esker, Bera Berak Elche-Mustang taldeari 6-0 partziala sartu dio eta markagailuan 9-5 ezarri 15 minutura iritsi baino lehen.

Elxeko jokalariek baloiak galtzen jarraitzen zituztez eta defentsak, ez hain irekia, ezin zuen Bea Fernández eta Verónica Cuña gelditu. Horrela, Bidebietan atsedenaldian Bera Berak zazpi goleko abantaila zuen apirilaren 12an Altean Kopako final-laurdenetan aurrean izango duten taldearekiko.

Bigarren zatian Bera Berak Lara Gonzalez estutzen jarraitzen zuen eta Darly Zoqbik bi baloi jarraian atera dizkio. Halere, donostiarrek ez dute kontraerasoan fin ibili. Reyes Carrere entrenatzailearen jokalariek, aldiz, markagailua kudeatzen jakin izan dute eta 52. minutuan abantaila haunditu dute (29-19).

Bera Berako prestatzaileak Eli Pinedori atsedena eman dio erasoan, gauza bera egin du Eider Rubio eta Bea Fernándezekin, Anna Punko talde titularrean kokatu du, Altunak eta Bertak bakoitzak zati bat jokatu du eta Alba Menendez, Nagore Arizagak eta Yamiley Rodríguezek minutuak izan dituzte. Partida amaieran baloia leku batetik bestera ibili da eta Elche-Mustang taldeak 2-7 partziala lortu du markagailua arintzeko.

Ondorioz, Bera Berak garaipen berri bat lortu du bigarren postuan sendo jarraitzen duelarik. Gainera, Etxebarritik oparia iritsi da, izan ere, Kukullagak 33-32 irabazi dio Mar Saguntori, datorren astean Itxako jasoko dute valentziarrek eta donostiarrek Castro Urdialesera egingo dute bidaia.

Bera Bera-Elche argazkiak

Bera Bera 30 (19+11): Zoqbi, Altuna (2), Punko (2), Carvalho (3), Rubio (4), Bea Fernández (5) eta Pinedo (2) –titularra- Cuña (5), Ziarsolo (2), Menéndez (1), Berta (4), Arizaga, Campa eta Yamiley (a.s.)

Elche-Mustang 25 (12+13): Camara, Gómez (1), Ana Isabel Martínez (6), Sempere (5), Laren (1), Lara González (12) eta Esther Martínez –titularra- Guilabert (a.s.), Segarra, Fuentes, Flores, Andreu eta Cristina Cabeza.

Epaileak: Jesús Escudero y Jorge Escudero (Colegio cántabro)
Kanporaketak: Pinedo, Menéndez, Carvalho eta Campa Bera Beratik eta Sempere Elche-Mustang taldetik.

Partzialak: 3-2, 5-5, 10-6, 14-8, 16-9, 19-12 –atsedenaldia- 22-13, 25-16, 25-16, 28-18, 29-21 eta 30-25.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores