Partida ezberdina da biharkoa, hori dela eta Bera Bera Eskubaloi taldeko entrenatzaile Reyes Carrereri bideoa lagun Elche-Mustang taldea aztertzea eskatu diogu. Alde batetik, Itxako salbu Elche-Mustang da Bera Bera gainditu duen talde bakarra delako; Altean apirilaren 12an final-laurdentan elkarren aurka arituko direlako eta, azkenik, emakumeen eskubaloiko ligan ez dagoelako defentsa hain irekia planteatzen duen talderik.
Hasteko, Reyes Carrerek Lara Gonzalez ezker hegalaren jokua azpimarratu du, lehiaketako goleatzailerik nagusiena da 153 gol sartu dituelarik (partidako, 8,5). Bere esanetan “jaurtiketarekin behin eta berriz saiatzen den jokalaria izan arren gauza asko egiten ditu ondo, alde batera edo bestera iskin egin, jaurtiketa bikaina du eta pibotearekin ere jokatzen du”. “Oso jokalari onda da, etorkizun handikoa, alegia” aipatu du Bera Berako entrenatzaieak.
Reyesek ohartarazi du “Ana Isabel Martínez, Lara González eta Pilar Villaren artean golen %63koa sartzen dituzte” eta Martinez azpimarratu du “hegaletik jaurtitzeko eta pibotearekin lortura egiteko gauza delako”. Era berean, “Cristina Cabeza” aipatzen du, “talde hau martxan jartzen duena da, eskeramentu handikoa, jokua zuzentzen du eta taldekide hobeak egiten ditu”.
3-3 defentsa
Bera Beraren eserlekuan 301 partida beteko dituen Reyes Carrerek Elche-Mustang taldeko defentsa ere aztertu du. “Defentsa 3-3 erabiltzen du betidanik, Elche-Mustang taldeak hutsuneak eskaintzen ditu baina ez ordea gol aukerak” ohartarazi du.
Bere ustez, “banakako defentsa egiten saiatzen dira eta arerioen jokoa oztopatzen”. “Lehenengo lerro itotzea dute helburu”, hori dela eta Reyes Carrerek “lana, hutsuneak egon arren ezin ditugu eraso laburrak egin, baloirik gabeko joku asko, desmarkeak une egokinean eta pazientzia izan” eskatzen dio taldeari.
“Elche-Mustang gazte taldea izan arren oraina eta etorkizun handia du” Reyesen ustez.
Hala eta guztiz ere, entrenatzailearen ustez biharko partida (Bidebietan, 7etan) eta bi talde hauek apirilaren 12an Altean Kopako final-laurdenetan jokatuko dutena ez dutela ezer ikusirik.