Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloi taldeko masajista da iruñarra. Bidebieta kiroldegian lan egiteko lekua txikia izan arren, bera jarduera ttukun burutzen saiatzen da jokalarien konplizitatea lagun. Antonio Liberalekin solasaldia asteko eginkizunekin abiatu dugu. “Astelehena errekuperazio eguna da, partidan eman diren gertakariak ikusten ditugu eta, era berean, min hartuta ziren jokalariak berriz aztertzen ditugu. Horrez gain, astea planifikatzen dugu” aipatzen du. Entrenaldia hasi aurretik “jokalariekin lan egiten dugu” eta partida egunetan “hesgailuak eta berotzeko ariketak batez ere eta norbaitekin sakon aritu errekuperazio prozesu amaieran balego”. Masajea da beste eginkizun bat eta jokalarien ordutegietara moldatzen saiatzen da “batzuk hurrengo egunean atsedena nahi dutelako, esate baterako”. Donostian bigarren denboraldia betetzen ari den Antonio Liberal arlo dietetikoaz ere arduratzen da, lesioak saihesteko garrantzi handia ematen dio honi masajistak. Zentzu honetan, Iker Fernández prestatzaile fisikoarekin bat dator “prebentzia sustatzen, zaindu behar den lesiorik onena gertatzen ez dena delako” azpimarratu du. “Kirol neketsua” Masajistak eskarmentu handia du futbolean eta areto futbolean, batez ere, gizonezkoekin. Halere, eskubaloiaz dio “oso kirol estua da, hau da, gorputz osoan lesioak izateko arrisku handia duena, alegia”. Antoniok dio “artikulazio guztiak daude arriskuan, batez ere, belaunak eta besoak”. Gainera, denboraldia joan ahala, “lesioak izateko aukera geroz eta handiago da nekea pilatzen delako”. “Orduan prebentzioak garrantzi handia hartzen du eta atseden egunak gehitu behar dira egindako lana orekatzeko, hau da, atsedena entrenaldia baino lehenago” azaldu du. Nagore Arizagak –meniskoa apurtu zuen- eta Anna Punkok–orkatileko kanpoaldeko ligamentua apurtu zuen- izandako lesioaz eta Melinda Bertak eta Libe Altunak izandako bihurrituaz penatzen da Antonio, halere, dio “beste taldeak baino lesio gutxiago ditugu”. Jokalariek dituzten mediku azterketak ere azpimarratzen ditu masajistak. Annarekin, bi hilabete Antoniok Anna Punkoren orkatilaren sendatze prozesua gertutik bizi izan du. “Horrelako errekuperazio luzetan epeak betetzen saiatzen gara, jokalariarekin prozesuaz maiz hitz egin lehen egiten zuena konfidantzaz egin dezan, hau da, kirolarien arlo psikologikoa ere garrantzitsua da” azpimarratzen du. Zentzu honetan, Antonio jokalari bakoitzaren profilara egokitzen saiatzen da ahalik eta diagnostiko zehatzena finkatzeko eta, hortik aurrera, martxan jartzeko ekintzak planifikatzeko. Anna Punkoren “disziplina” goraipatzen du, “oztopoak ez baitu jartzen ezta masajea hartzeko garaian ere”. Izan ere, emakumeezkoen eta gizonezko kirolarien ezaugarria dela dio, hau da, “emakumeek arduratsuagoak dira, disziplina gehiago dute, ez dut inor aurkitu lesiorik argudiatzea partidaren bat ez jokatzeko eta eligaien garrantziaz jabetzen dira, kezkatzen dira eta, ondoriz, egun gehiegizko pisuen inguruan ez ditugu arazorik” azpimarratu du. “Eta esker onekoak dira, mutilek baino gehiago” aipatzen du, “lana atseginagoa eginez” aitortzen du Antoniok.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores