Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak sendo jarraitzen du sailkapenean bigarren postua berretsi aldera, izan ere, Cleba Leon 31-24 gainditu du Bidebietan (14-10, atsedenaldian). Donostiarrek bi puntuko aldea dute orain Saguntorekiko eta bostna puntura dira Mar Alicante, BM Alcobendas –atzo Kanarietan galdu ostean- eta Elx Mustang taldeak. Zazpi goleko abantailak ez du partidaren zailtasuna adierazten, Bera Berak bigarren zatiaren erdialdean lortu baitzuen alde hori. Donostiarrek aurreneko bost minutuetan hartutako abantaila (4-1) ondo kudeatu dute norgehiagokan zehar. Partida hasiera bikain Zoqbi berriro ere eta Bea Fernández, Rubiok eta Camparen golei esker aurreratu da Bera Bera. Cleba Leonek, ordea, ez du etsi eta Benzal eta Cuñari esker aldea murriztua lortu dute (17. min. 9-7). Reyes Carrerek hutsartea eskatu du eta defentsa hobeto du taldeak, kontraerasoak sortuz eta Dara Carvalho sutsu agertu da orduan, guztira bederatzi gol sartu ditu brasildarrak. Atsedenaldi aurretik Anna Punko beragertu da, abenduaen 14an operatu zuten eta, jakina, erritmo falta nabaritu du errusiarrak. Atsedenaldian 14-10 iritsi dira Pinedoren gol bati esker. Bigarren zatian Benzalen gol batek 17-15 gerturatu du Cleba Leon. Bera Berak arnasa hartu du Carvalho eta Pinedo baliatuz eta Bea Fernandez bi minutuz kanporatua izan arren, Bera Berak aldea zabaltzea lortu du Ziarsolo eta Pinedoren kontraerasoetan (44 min. 23-16). Halere, lanean jarraitu du Leonek eta lau minutu falta zirela 28-24 gerturatu dira. Reyes Carrere entrenatzailearen beste hutsarte batek taldea lasaitu du eta garaipena Bidebietan gelditu da. Bera Bera 31 - Cleba León 24. Bera Bera 31(14+17) Zoqbi, Berta (1), Bea Fernández (6), Rubio (4, 1p), Cuña (1), Carvalho (9) y Ziarsolo (3) –titularra- Pinedo (5), Campa (2), Menéndez eta Punko. Cleba León 24 (10+14) Cristina, Caño (4), Da Silva (4), Engelmo (4), Ilina (2, 1p), Juceli (1)y Cembranos (1) –titularra- Fekete (p.s.), Benzal (5), Marta Méndez (3) eta De la Cruz. Epaileak: Martin Rodríguez Mondelo eta Daniel Portela (Galiziarrak) Exclusiones: Campa, Bea Fernández (2) y Pinedo Bera Beratik eta Cembrano, Ilina, Benzal eta Juceli (3, gorria 56. min). Partzialak: 4-1,7-3, 9-7, 11-8, 13-9, 14-10 –atsedenaldian- 16-13, 20-15,23-16,27-21,28-23 eta 31-24. Gertakariak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu Blanca Urgell, Kiroletako Zuzendari Patxi Mutiloa, Pasaiko Portuko presidente Lucio Hernando eta Lagun Aro GBC taldeko presidente Gorka Ramoneda izan dira partida ikusten. Partida hasieran, minutuko isilunea egin zen Alba Menéndezen amona gogoan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores