Alacanten irabazi eta gero eta Elche izango dela arerioa Kopako final-laurdenetan ezagututa, Bera Bera Eskubaloiak ez du lasaitasun gehiegirik nahi eta ligari heldu nahi dio. Bidebietara 17 egun eta gero itzuliko da Cleba Leon hartuz, lehenengo itzulian galdu zuen puntua ordaina hartu nahi duen partidan.
Antonella Menak taldea utzi zuenetik Dara Carvalho da pibote bakarra. Alacanten jokaturiko norgehiagokarekin pozik zegoen brasildarra “oso konzentraturik joan ginen izan ere, iaz bertan galdu genuelako” onartu du. “Ez ginen ondo hasi baina bigarren zatiari esker irabazi genuen eta Mar Alicanterekin bost puntuko aldea dugu orain” azpimarratu du.
Darak hiru urte eman zituen Leonen eta ez da talde honekin fio, batez ere, ligan daraman ibilbidea oso irregularra delako, Bera Berarekin berdindu eta Sagunton irabazteko gauza izan arren, aldiz, ez zuen Kopan sartzea lortu . “Ez dakit zer dela eta baina gorabehera gehiegi dauzka, horregatik, adi egon behar dugu Bera Beraren jokua ondo datorkiolako, gustoko dute gure aurka jokatzea eta partida oso ondo prestatuko dute”.
Pibote brasildarrak “irabazi” nahi du “bigarren postuan jarraitzeko eta abantailari eusteko, oraindik ere Elx eta Sagunto hartu eta Alcobendasen jokatu behar baitugu”.
Libe Altuna, baja
Igandean eskuin orkatilan min hartuta egon ondoren, Libe Altuna baja izango da; Anna Punko, berriz, deialdian sartu du Reyes Carrerek.