Bera Berak Elche gainditu beharko du Kopako final-laurdenetan
Gaur arratsaldean Altean egin den Emakumeen eskubaloiaren Kopako XXXIII edizioko zozketaren ondorioz, Bera Berak Elche Mustang taldearen aurka jokatuko du final-laurdenetan.
Aurtengo kopa apirilaren 12tik 15era bitartean ospatuko da Altean. Final-laurdenetako partida guztiak ostegunean izango dira, ordutegiak ez dituzte oraindik zehaztu. Larunbatean finalerdiak jokatuko dira eta igandean, finala.
Aurreneko aldiz Bera Bera Eskubaloia zerrenda-buru izan da zozketan Itxakorekin batera. Ondorioz, nafarrak balizko finalean baino ez ditu ikusiko.
Zozketak Elche Mustang ekarri du, Itxakoz aparte, Bera Bera ligan gainditu duen taldea bakarra. Azaroaren 5ean izan zen eta donostiarren lehenengo zatia penagarria izan zen, 27-24 galduz. Kopako kanporaketa aurretik azaroaren 10ean Bidebietan Bera Bera eta Elche Mustang elkarren aurka arituko dira.
Irabaziz gero, donostiarrek Ucam Murcia edo BM Alconbendas izango dute aurrean. Kopako taula horrela osatu da: Rocasa-Mar Alicante eta Mar Sagunto-Itxako.