Bera Bera

Select your language

Datorren otsailaren 24an, ostirala, emakumeen eskubaloiko Kopako final-laurdenetan aurrean izango duen arerioa ezagutuko du Bera Bera Eskubaloiak. Hortaz gain, aurten Altean apirialen 12tik 15era bitartean burutuko den XXXIII edizioko finalera iristeko egin beharko duen ibilbidea jakingo dute donostiarrek.

Altea hiriko Gazte Egoitza berrian arratsaldeko 5,30etan egingo den zozketan ligako lehenengo itzuli amaieran zortzi talde onenak izango dira, hau da, Grupo Asfi Itxako Navarra, Bera Bera, Bm. Mar Sagunto, Bm. Mar Alicante, Bm. Alcobendas, Elche Mustang, UCAM Bm. Murcia eta Bm. Ro’Casa.

Grupo Asfi Itxakorekin batera, Bera Bera Eskubaloia aurreneko aldiz izango da zerrenda-buru, ondorioz, nafarrak balizko finalean baino ez ditu ikusiko. 2003. urteaz geroztik sei aldiz elkarren aurka aritu dira Kopan donostiarrak eta lizarrakoak, hirutan final-laurdenetan eta beste horren beste final-erditan. Bera Berak lau partida irabazi zituen, horiei esker birritan txapela lortu zuen eta bestean, finala jokatu.

Zozketan Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Juan de Dios Román, Valentzia Erkidegoko eskubaloi federazioko presidente Arturo Tejedor eta Alteako alkate Miguel Ortiz izango dira. Itxako edo Bera Bera taulako goiko edo beheko aldean kokatuko ostean, gainontzeko sei taldeek osatuko dituzte final-laurdenak, finalerdiak azaleratuz, ondorioz.

Apirilaren 12an, osteguna, final-laurdenetako lau norgehiagokak burutuko dira, Federazioak eta antolatzaileen artean erabakiko dituzte ordutegiak. Iaz 12etan, 16etan, 18etan eta 20etan izan ziren. Partida hauen irabazleak elkar ikusiko dute larunbatean finalerdietan –teledeportek bata zuzenean eta bestea aurrez grabaturik emango ditu- eta apirilaren 15ean, igandean, finala izango da, Teledeportek zuzenean eskeiniko duena.

Bera Berak EHF Cupen baino zorterik hobea nahi du, halere, oso zaila da norberaren egoera eta arerioena antzematea kanporaketa hilabete t’erdi beranduago denean. Izan ere, Kopa aurretik, Bera Bera Bidebietan Elche Mustang eta Mar Sagunto taldeak hartuko ditu martxoan.

Iaz, Kanarietan, Bera Berak aurten kanpoan gelditu den Elda zerrenda-buruarekin topo egin zuen final-laurdenetan. Donostiarrek 29-34 galdu zuten partidari bigarren zatiaren erdialderaino eutsi aurren. Parez pare orduan ziren, besteak beste, Patricia Alonso –Sagunto, gaur-, Vanesa Amorós eta Marija Popovic –Mar Alicante, orain-.

2010. urtean Leonen, Bera Berak Itxakoren aurka finalerdietan galdu zuen eta 2009an, Alacanten eta apirilean ospatu zuen Kopa eskuratu zuen Monovar hirian Elda 25-19 gainditu ostean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores