Bera Bera Eskubaloiak urrats handia eman du gaur emakumeen eskubaloiko ligako sailkapeneko bigarren postua lortze aldera, etxetik kanpo Mar Alicante 23-25 gainditu ostean, bost puntura utzi duen arerio zuzena.
Bi taldeek Pitiu Rochel kiroldegian topo egin dute EHF Cupeko kanporaketak jokatu ondoren. Alancanteko taldeak Hungarian lortu zuen final-laurdenetako txartela, Bera Berak, aldiz, ezin izan zuen Lada Togliatti gainditu. Halere, donostiarrek errusiarren aurka larunbatean Gascan izan zituzten sensazioak errepikatu nahi zituzten, 760 kilometro urrutiago, baina.
Mar Alicanteren aurkako lehia zaila izango zela jakinaren gainean zegoen Bera Bera, izan ere, donostiarrei asko kostatu zitzaien gainditzea Bidebietan. Gainera bi baja izan ditu, arazo pertsonalak medio taldea utzi duen Antonella Mena pibotearena bata eta laster taldearekin entrenatzen hasiko den Anna Punkorena, bestea.
Horrela, Reyes Carrere entrenatzaileak argi zuen defentsan Isa Ortuño ezkertiar jaurtitzailea gertu izan behar zutela. Esan eta egin. Eli Pinedo Ortuño ondoan zuela 5-1 planteamenduak alacanteko jokalaria itzaldu du bere lehenengo gola aurreneko zati amaieran iritsi delarik.
Irizpide horiekin, Bera Bera beti izan da aurretik markagailuan. (7 min. 1-4) eta beste ezusteko bati heldu behar izan dio, Libe Altuna orkatilean min hartu baitu. Melinda Bertak bere lekua bikain hartu du.
Mar Alicantek partida berdintzea lortu du, hungariarak, Eli Pinedok eta Zoqbik –bi penalti gelditu ditu- Bera Bera eutsi dute eta donostiarrek trantsizio azkarrak gauzatzen saiatu dira. Horrela, Ziarsolo, Campa eta Menendezen golei esker Bera Bera aurretik iritsi da atsedenaldira.
Kanpoko jaurtiketekin ez du asmatu Bera Berak bigarren zati hasieran. Giltzarria defentsan zegoen berriro ere. Eta sendo aritu dira lan horretan, atean Zoqbi bikain ere bai. Eider Rubio, Pinedo eta Bertaren golek tartea zabaldu dute (38. min 12-16). Hortik aurrera Bera Berak ez dio Mar Alicanteri bi goletara baino hurbiltzen utzi.
Isa Ortuño itzalita, baloiek Maja Popovic zuten helburu, hiru gol ia jarraian sartu dituelarik (46. min 17-19). Minutu zaileenak izan dira. Erasoan zorte gutxi izan duen Bea Fernandez zigortu dute, Eider Rubiok pista osoa zeharkatu du taldeari arnasa emanez eta Zoqbiren geldiketek–zortzi bigarren zatian- partida donostiarren alde jarri dute partida.
Rubiok –lau penalti-; Pinedok –sei gol- baselinaz, Bertak–zazpi, hungariarrak- asmatu dute eta Mar Alicanteren sei metroetan egindako hutsak Bera Beraren garaipena bermatu dute.
Ondorioz, balio handiko bi puntuak donostiarrek eskuratu dituztenak, oso pista eta talde baten aurka, Bera Bera bigarren postuan berretsi dute.
Taldeak bihar merezitako atsedena hartuko du bihar, asteartean entrenaldietara itzuliko da, bertan Libe Altunaren orkatila aztertuko dute. Ostiralean adi egongo da Kopako zozketa egingo baita eta Itxakorekin batera zerrenda buru da Bera Bera. Larunbatean Bidebietan, Cleba Leon hartuko du.
Mar Alicante 23 - Bera Bera 25
Mar Alicante (11+12): Castellanos, Amorós (1), Barrios (1), Popovic (8), Nuria Gracia (4), Isabel Ortuño (4), Maestro, Manaut, Tobiasen (3), Nuñez eta Morales (2).
Bera Bera (12+13): Zoqbi, Altuna, Rubio (6, 4p), Bea Fernández (1p), Carvalho, Pinedo (6), Berta (7), Cuña (2), Ziarsolo (1), Campa (1) eta Menéndez (1).
Epaileak: José Miguel García eta Javier Pastor (Catalunya)
Kanporaketak: Carvalho, Rubio eta Ziarsolo Bera Beratik; Vanesa Amorós (2) eta Popovic Mar Alicantetik.
Partzialak: 1-1, 4-5, 6-7, 8-10, 9-10, 11-12 –atsedenaldia- 12-14, 13-17, 16-19, 18-20, 19-23 eta 23-25.