Bera Bera

Select your language

Altean apirilaren 12tik 15era bitartean Kopa jokatu bitartean, Bera Bera Eskubaloiak etxetik kanpo jokatu behar duen norgehiagoka zaileena izango da. Lada Togliatti errusiarraren aurrean EHF Cupetik kanpo gelditu ondoren, donostiarrek liga dute helburu eta igandean (12,30etan Canal 9 dos) Mar Alicante taldeari bisita egingo diote, arerio zuzena bigarrenak izateko eta datorren urtean Europako kopan aritzeko asmoetan.

Nahiz eta Lada ezin gainditu, taldea pozik dago egindako lanarekin. “Ezin izan dugu kanporaketa pasatu, oso talde ona zen eta bueltako partida izabaztea lortu genuen”. Hamar goles, oso partida ona egin zuen Beak eskertu du zaletuen laguntza. “Klubak lana handia egin du Gasca bezalako pista betetzen eta espero dugu larunbateako partida mesedegarria izango da Bidebietara jende gehiago etortzeko”. Ikus Bea Fernandezen adierazpenak
 
Orain ligari ekitera, baina. “Garbi dago gure helburu nagusiena bigarrenak gelditzea dela eta Kopa ona egin” dio Bea Fernándezek. Eta EHF Cupeko final-laurdenetan izango den Mar Alicante oso arerio zaila izango da. “Bai, Bidebietan irabaztea asko kostatu zitzaigun eta oso talde orekatua dute, Isa Ortuño kanpoko jaurtiketetan, bi hegal eta bi pibote onak, atean ere ondo…” azaldu du kantabriarrak. “Arerio zuzena da eta irabaziz gero, bost puntura utziko ditugu, guretzako tarte garrantzitsua” amaitu du Bera Berako ezker lateralak.

Bidaia, larunbatean

Taldeak bihar egingo du bidaia autobuses. Bidebietatik goizeko 9etan irtengo da, Monreal del Campon bazkaldu eta Alacanten iluntzeko 8etan iristea espero dute. Partida ostean izando da buelta, bokata batzuk hartu eta Bidebietan gaueko 10etan iritsiko dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores