Bera Berako kadete mailako jokalari Maitane Etxeberria Espainiako etorkizuneko selekzioko konzentrazioarekin bat egingo du gaur arratsaldean Guadajalaran.
Bera Bera Egia kadete 2 taldeko eskuin hegalak goiz eta arratsaldean entrenatuko da eta Frantziaren aurkako bi norgehiagoka jokatuko ditu Guadalajaran asteburuan, larunbatean arratsaldeko 6etan ‘Aguas Vivas’ izeneko kiroldegian eta igandean arratsaldeko 4etan David Santamarian kiroldegian.
Deialdian diren jokalari gazteenetarikoa da Maitane. Lau aldiz internazionala izan da eta bederatzi gol sartu ditu.