Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak Antonella Menak taldea uzteko eskaera ontzat eman du. Argentinarra, arazo pertsonalek direla kausa Buenos Airesera itzuliko da lehenbailehen familiaren inguruko gaiaz arduratzeko.

Antonella Menak bere egoeraren berri eman zien Reyes Carrere entrenatzaileari eta Bera Bera Eskubaloiko presidente Amaia Ramirezi. Biek pibote argentinarraren larritasunan ulertu zuten, baja bideratu dute, Menak atzo arratsaldean taldekideak agurtu zituen eta gaur arratsaldean bere herrira egingo du bidaia.

Argentinako jokalari internazionalak Bera Berarekin sei hilabete egin ditu, gaztea izan arren, Donostiara eta ligara aguro moldatzen ari zen.

Amaia Ramírez pibotearen galeraz penatu da halere adierazi du “argi dugu kirol arloak baino lehenago pertsona dagoela”. Bera Bera Eskubaloiko presidenteak Antonella Menaren portaera eta profesionaltasuna azpimarratu ditu eta “etxe honetako ateak zabalik izango dituzu” aipatu dio.

Emozionaturik, Antonellak esker oneko hitzak zuzendu zituen “taldekideei, entrenatzaileei eta presidenteari asko lagundu nautelako baina lehenbailehen familiarekin egon nahi dut”.

Ordezkorik ez

Baja garrantzitsua izan arren, Bera Berak ez du fitxaketatik egiteko asmorik, Anna Punko laster prest egongo delako eta Europatik kanpo gelditu delako. Horrela, lehen taldeko 14 fitxa izango ditu ligako hamar jardunaldiei eta Altean apirilaren 12tik 15era bitartean Kopari aurre egiteko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores