Bera Bera

Select your language

Bidai luze baten ostean, Togliattin -16º inguruko hozberoari moldatzeko denborarik izan gabe, Bera Bera Eskubaloia gaur arratsaldean Sportkompleks kiroldegian burutu du entrenaldia, Lada Togliatti taldearen aurka bihar (2etan Euskadin) EHF Cupeko kanporaketako joaneko norgehiagoka ospatuko duen leku berean. Dirudienez, partida www.vaztv.ru orrialdean ikus daiteke.

Egun lasaia igaro dute jokalariek. Bidaia hain luzea izanik gehienak goiza indarberritzeko erabili dute. Bazkaldu ostean, hoteleko ingurunetik bueltatxo bat eman dute, hotza nabaritu dute orduan, izotza gainean ibiltzerik badagoela frogatu –hareaz nahastuta eta ortodoxo eliza bisitatu. (Ikus Bera Bera Togliattin argazkiak)

Arratsaldeko 4,30etan Reyes Carrerek Lada Togliatti errusiarra hizpide izan du bideoa lagun. Kanpoko jaurtiketen arriskuaz ohartarazi ditu jokalariak eta hegalen abiaduraz. Ordubete beranduago Bera Bera Eskubaloi osoa Sportkompleks kiroldegira abiatu da, autobusez bost minutu dagoena. (Ikus Bera Bera Togliattin bideoa)

Kiroldegiak gure industria gogora ekarri du, ez oso altua, lau eskubaloi kantxak inguruatzen dute pista nagusia. Hozbero altua eta argiztapena, ona.

Bestetik, Amaia Ramirez taldeko presidentea eta Nekane Arzallus lege aholkularia bilera teknikoan izan dira Ladako ordezkariekin, EHF Cupeko delegatu lituariarra eta Zipreko epaileekin batera. Topaketa normala izan da eta Bera Berak bihar naranjaz jokatuko du.

Entrenaldi ostean, Eider Rubio zentral donostiarrak onartu du partida heltzeko gogokin daudela “oso zaila izango den norgehiagoka, Lada oso talde beso-luzea delako eta kanpoko jartiketak onak dituenak”. Horregatik, “gure jokua egin behar dugu, hau da, Lada abiaduraz gainditu”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores