Bera Bera

Select your language

Errusiara irten aurretik, prentsaurrekoan, Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Reyes Carrerek adierazi du Lada Togliatti taldearen aurkako finalzortzirenak “oso kanporaketa konplikatua da, asko kostatuko zaigu ateratzea gu baino talde zeharo ezberdina izango dugulako aurrean, oso talde beso-luze handikoa”. Horregatik, gure kezka da “nola jokatu behar dugu eta giltzarriak aurkitu gure jokuarekin gurekin zerikusia ez duen Lada bezalako taldea gainditzeko”. Reyes Carrerek azaldu du Lada dela “talde astuna, beso-luzea, lehenengo lerro ona duena, hau da, kanpoko jaurtiketa onak dituzte, eserleku luzea, hegalak azkarrak eta Errusiako selekzioko atezaina”. Halere, “gure jokua egin behar dugu, gure aldakortasunak giltzarri izan daiteke erasoa eta defentsa apurtzeko eta partidan sar gaitezke”. Reyesek kanporaketa “berdintsua” ikusten du “gol average delakoak erabaki dezakena” eta epailein “presioa gainditzea eskatzen diegu eta erreglamentua aplikatzea”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores