Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalari Eli Pinedo izango da bihar protagonista Iñigo Asensiok aurkezten duen ETB SATeko ‘BAT to London’ saioan (22,30etan).
Londreseko Joku Olinpikoetan parte hartzeko euskal kirolari baten bizitza kontatzen saiatzen da erreportajean. Kasu honetan, Eli Pinedok kirolari gisa emandako aurreneko urratsen berri emateaz gain, Bera Beran egitean ari den lana azaltzen du eta taldearen eragina berak dituen asmoetan, eskubaloian izandako esperientziak eta selekzioarekin lortutakoak, Europako txapelketan zilarrezko domina eta Brasilgo Mundialean, brontzezkoa.
Erreportajeak, besteak beste, egun Bera Berako entrenatzaile Reyes Carrereren eta Espainiako hautatzaile Jorge Dueñasen adierazpenak jaso ditu.
Eli Pinedori buruzko erreportajearen aurrerapena