Asteburu honek Bera Bera Eskubaloi talde gehienek oso emaitzak onak lortu dituzte. Izan ere, Gipuzkoako txapeldunak izendatu dira Bera Bera Egia jubenil eta Bera Bera Egia Kadete 2 taldeak.
Mauge Gezalak zuzentzen dituen jubenil taldeak 26-16 irabazi zion Aiala ZKE eta partidarik galdu gabeko ibilbidea egiaztatu zuten, bai hasierakoan bai fase finalean, ondorioz, jardunaldi bakar baten faltan euskal ligara igotzeko sailkapena jokatzeko txartela lortu du taldeak.
Bestalde, Veronica Valverderen Bera Bera Egia kadete 2 taldeak aise nagusitu zitzaion (39-12) Bartolo Jatetxe ZKE bigarrenari –puntu bakar batera zegoena- eta Gipuzkoako txapelketa eskuratu du jardunaldi bakarra gelditzen denean. Asteburu honetan Urnietako KE A taldearen aurrean litekeena da jardunaldi guztiak irabaztea, hau da, hamasei partidak. Horrela, jubenilak bezala, kadeteek baita ere euskal ligarako igoera fasea jokatuko dute.
Bestetik, Bera Bera Egia kadete 1 taldeak Urnietako KE A gainditu zuen 22-11 eta asteburu honetan Egia Bera Bera taldearen aurka amaituko du liga, derbiak erabakiko du bietako nor gelditzen den aurretik.
Azkenik, Bera Bera Egia Infantil B taldeak bukaeraraino borrokatu zuen Ereintza C taldearen aurka etxetik kanpo, halere, 14-12 galdu zuen. Bera Bera Egia Infantil A taldeak, aldiz, 10-14 menperatu zuen CDB Leizaran Andoainen eta asteburu honetan sailkapeneko laugarren postuari begira jarriko da Urnietako KE A hartuko baitu.
Senior preferente mailako Egia Bera Berak atsedena hartu zuen eta asteburu honetan CDB Leizaran izango du aurrez aurre.
Argazkian, Bera Bera Egia kadete 2 eta Bartolo Jatetxeak ZKE partidako irudia.
Emaitzak: infantil , jubenil , kadete