Bera Bera Eskubaloiak etxeko lanak egin ditu gaur Las Remudeseko Antonio Moreno kiroldegian Rocasari 22-33 irabazten eta Cleba Leonenn aurka Mar Saguntok jasotako porrotari esker bigarren postuan kokatu egin da sailkapenean.
Donostiarrek ez diete kanarrariei inolako aukerarik eman. Hasiera nahiko berdintsua izan da baina Bera Beraren doinuarenpean. Atsedenaldira iritsi baino lehen Rocasarekiko tartea ireki duelarik (9-16). Bera Bera 6-0 defentsan kokatu du: Zoqbi, Altuna, Cuña, Rubio, Carvalho, Campa eta Ziarsolo eta ondoren, Eli Pinedo atera da 5-1 defentsa kokatzeko eta Bea Fernandez eraso jokoa arintzeko.
Bigarren zatian, Reyes Carrereren jokalariak abantailari eutsi diote eta, horrez gain, Rocasa 14 golekin utzi dute 15 minutuetan. Ondorioz, tartea zabaldu egin dute Dara Carvalho, Bea Fernández eta hegalekoen golei esker.
Ro’casa: 22 (9+13) Guerra, Luján (1), Falcón, Rosario (1), López, González, Albadalejo (1), Davinia (7), Pérez, Rodríguez (4), María González (4), Tania Rodríguez (1) eta Petrinja (4).
Bera Bera 33 (16+17) Zoqbi, Altuna (2), Rubio (5), Carvalho (7), Campa (2), Cuña (3), Ziarsolo (2) –titular- Yamiley (p.s.), Pinedo (4), Fernández (5), Mena, Berta (2) eta Menéndez (1).
Epaileak: Sergio Francisco Gallardo y Francisco José Gallardo (Andaluzia) Kanporaketak: Carvalho, Mena, Pinedo eta Ziarsolo Bera Beratik
Partzialak: 0-1, 2-4, 4-6, 5-9, 6-11, 9-16 –atsedenaldia- 11-17, 14-19, 14-23, 14-26, 19-29 eta 22-33
Emaitzak