Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak goizeko 9etan abiatu da Hondarribiatik Las Palmasesutz, Madrilen gelditu ostean, irlara arratsaldeko 3etan iritsi direlarik. Iluntzean Las Rehoyas izeneko kirol gunean entrenatuko dira eta bihar (19,30etan Euskadin) emakumeen eskubaloi ligari dagokion 11. jardunaldiari ekingo dio Las Remudaseko Antonio Moreno kiroldegian arerio zaila bihurtzen den Ro’casaren aurka.

Bera Berak Anna Punkoren baja izango du. Errusiarra orkatilaren kanpoaldeko ligamentuaren hausturaz errekuperatzen ari delako.

Donostiarrek badakite Ro’casa arerio zaila izan ohi dela etxean. Izan ere, Bera Berak 32-25 galdu zuen iaz “gu guek irabazteko gai zirela sinestarazi genielako” aitortzen du Matxalen Ziarsolo kapitainak. Horregatik, bai berak bai Verónica Cuña zentralak “hasiera hasieratik gure jokurik onena erakustea” eskatzen dute.

Alcobendasen aurkako garaipenak (36-25) Bera Bera Eskubaloia sailkapeneko goiko aldean finkatu du. Lehenengo itzulia amaitzeko hiru partida falta dira, Ro’casaz gain donostiarrek Elda Prestigio taldea hartuko dute Bidebietan asteazkenenan (7etan) eta Murtziara autobusez abiatuko dira ostiralean, San Sebastian egunean, urtarrilaren 21ean Ucam Murciaren aurka jokatzeko.

Gau hortako sailkapenak esango digu Kopan arituko diren zortzi taldeak, aurreneko biak zerrenda buru izango dira, hau da, balizko finalean baino ez dira elkartuko.

Matxalen kapitainak ohartarazi du “iaz Kanarietan eta Murtzian galdu genuen” halere, ziur dago “aurten ondo jokatzen ari gara eta etxetik kanpo jokatu arren irabazteko aukera gehiago izango ditugu”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores