Bera Bera

Select your language

Darly Zoqbi “oso gustora” dagoela aitortzen du, “sinatu nuenetik oso pozik, banekielako etxean bezala nagoen leku batera itzultzen nintzela”. Bera Bera Eskubaloiko atezain titularra taldearekin “pozik” dago era berean eta bere ustez “lehiaketa guztietan goraino heltzeko aukerak ditugu”.

Ligaren itzuleran Bera Bera Eskubaloiak partida “zailak” ditu aurrez aurre, arerio zuzena horietako aurrena, larunbatean, BM Alcobendas –sailkapenean Bera Berarekin bat eginda dagoena- alegia. Darly Zoqbik argi du “irabazi beharreko norgehiagoka da”. “Beti hurrengo partida izango behar da helburu” dio brasildarrak, Itxako “gertuago” ikusten duena, “halere Liga ez dago gure esku, nafarrek partidarik ez baitute galdu”. Horregatik, “gure lana egitea” eskatzen du “bigarren postua lortzeko lehian buru-belarri sartu garelako”.

Bere esanetan, “partida guztiak dira zailak” eta oso garrantzitsua da “irabazteko presio handiagoa dugun Bidebietan punturik ez galtzea”. Hau da, “gure erritmoa ezarri behar dugu eta gure eskubaloia jokatu, defentsa ona eta kontraerasoak gauzatu” adierazi du.

Bera Bera da ligan gol gutxien jaso duen taldea. Darlyk ez du meritorik nahi “taldean egindako lanaren eraginez delako”. “Egia da, defentsan oso emaitza onak ditugu, moldaera azkarra izan da eta egunero indarguneak sendotzeko eta ahuleziak leuntzeko lan dexente egiten dugulako”.

Brasildarrak intentsitate handiz bizi ditu partida guztiak. Hala, Darlyren konzentrazio prozesuak bere taldekideak daramatenarekin ez du zer ikusirik. Halere ez du hortaz hitz egin nahi. “Norgehiagoka bakoitza desberdina da eta partida ahalik eta gehien bizitzea bilatzen dut”. Jokuan behin sartuta “defentsarekin lan egitea gustoko dut, asko hitz egin hobetzeko”.

Eta Darlyk arerioen jaurtiketak nahiz barneraketak gelditzeko behar duen inspirazioa aurkitzen du normalean. “Ohorezko mailako jokalariak jaurtiketa ezberdinak egiteko gai dira, ondorioz, partidan erabat sartuta egoten naiz eraginkortasuna lortzeko”.

Azkenenko partidan, Mar Saguntoren aurka, Darly bikain aritu zen. “Asko maite dut kluba hori eta niretzat partida berezia zen, ongietorri ona eman zidaten eta norgehiagokarekin pozik nago, talde bezala ere ondo ibili ginen hainbeste aldiz jokatu dudan pistan”.

Brasildarrak telebistaz jarraitu zuen eskubaloi Mundiala. “Txapelketa handia izan da eta Brasilek edozein taldea gainditzeko gai dela frogatu egin du” adierazi du. Bere ustez “Espainiak xehetasunak alde izan zituen, horrela galtzea tristea da nahiz eta Eli Pinedorekin poza hartu” dio hasperen eginez.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores