Gaur goizean Bera Bera Eskubaloi taldeko entrenatzaile Reyes Carrerek Elgoibarko Olaizaga kiroldegian benjamin mailako 30 gazteei teknifikazio saioa zuzentu die.
Sanlo Eskubaloi Taldeak antolaturiko ikastaroen baitan antolatu da ekitaldia. 2002. urtean jaiotako neska mutileei zuzenduta, Olaizagako pistan burutzen ari dira saioak atzotik bihararte. Elgoibar, Deba eta Mendaroko gazteak bildu dira bertan.
Bi orduko entrenaldian Reyes Carrerek gozamenerako joku ezberdinak prestatu ditu, baloiarekin trebatzeko helburu eta, horrez gain, erritmo aldaketa, baloi lapurreta eta taldeko defentsa belalako kontzeptuak zabaldu nahi izan ditu.
Horrela, beroketzeko lasterketa batzu egin ostean, bildutako 30 neska-mutilek baloien jabe egin dira eta ariketekin gozatu ederra hartu ere bai. Hasteko, batzuk baloiei eutsi zioten bestek lapurtzen saitzen ziren bitartean, ondoren, lasterketa ezberdinak egin ostean gola sartzen ahalegintzen ziren. Bost jokalariez osatutako taldeen arteko norgehiagokeekin amaiatu da saioa.
Elgoibarko Sanlo EKTek antolaturiko jardunaldien asmoa da batetik, eskubaloia sustatzea egun eskola kirolean dabilen gazteriaren artean eta, bestetik, datorren denboraldiari begira alebin mailako taldeak indartu, batez ere, mutileena.
Bihar Jose Ignacio Altuberen txanda izango da, egun Ereintza taldeko prestatzaile teknikoa eta Euskadiko mutilen senior taldeko hautatzailea. Horrela amaituko da atzo Unai Arrieta Naturhouse Ciudad de Logroñon aritzen den jokalariak ireki zuen ikastaroa.