Eli Pinedok Brasilgo Mundialeko brontzezko domina eskuratu du
Espainiak Danimarkari 24-18 irabazi ondoren, Mundial ederra burutu duen Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalari Eli Pinedok Brontzezko domina jarri zioten atzo.
Bera Berako hegalak pistan minutu gehien izan den selekzioko jokalaria izan da, bederatzi partidatan 5 ordu eta 46 minutu baino gehiago, bataz beste 38,5 minutu. Horrez gain, Eli Pinedok 32 gol sartu ditu, penaltiak -26tik 25 sartu ditu- jaurtitzen dituen Carme Martinek bakarrik gaindituta.
Jokatutako partidetarik, Eli Pinedok oso norgehiagoka ona burutu zuen final zortzirenetan preolinpikoan izateko txartela jokoan zela, Montenegroren aurka, hain zuzen. Zazpi gol sartu zituen Elik eta partidako jokalari ona izendatuko zuten Silvia Navarro atezaina bikain aritu ez balitz.
Halere, iritzi ugari sortu zuena Brasilen aurkako berdinketa desegin zuen gola izan zen, partida amaitzeko hamabost segundu falta zirela lortu zuen, Espainia finalerdietara pasatu zen eta asteazken gauean Eli Pinedo Trending Topic izan zen twitteren.
Bera Bera Eskubaloi jokalarai ohiak Patri Pinedo eta Nely Carla Alberto Brontzezko domina ere eskuratu dute eta Raphaelle Tervel, Frantziarekin zilarra lortu zuen, finalea Norvegiaren aurka amore eman ondoren.
Brasil, bostgarren
Dara Carvalhoren selekzioak Mundialean posturik hoberena eskuratu du Rusia 36-20 menperatu ostean. Brasil bostgarrena izan da eta Bera Bera Eskubaloi taldeko piboteak oso partida ona jokatu zuen. Dara Carvalhok lau gol sartu zituen (%100), 42 minutu baino gehiago izan zen pistan eta behin kanporatua izan zen.