Pasa den asteburuan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek izan dituzten emaitzen artean azpimarratzekoak dira Bera Bera Egia jubenil eta Bera Bera Egia kadete 2 taldeek etxetik kanpo lortutako garaipenak, sailkapeneko gailurrean jarraitzen dutelarik.
Bestalde, Bera Bera Egia kadete 1 taldeak Legazpin galdu zuen (26-19) gaur egun sailkapenean bigarrena den Aluminios Aluminiosen aurka, larunbatean Gascan (16etan) Bera Bera Egia kadete 2 taldearen arerioa izango dena, hain zuzen. Kadeteek aise irabazi zion CDB Leizarani (22-36) larunbatean Andoainen.
Partida gaizki hasi arren eta Madrilen Euskadirekin ziren Nora Asurmendi eta Olatz Ramon jokalarien bajak zituela, jubenil taldeak erreakzionatzeko grina izan zuen eta Zarauzko Aiala 18-25 gainditu zuen. Larunbatean, arratsaldeko 5,45etan Bidebietan, sailkapenean lider direnen arteko lehia: Bera Bera Egia jubenil eta Ereintza Aguaplast taldeak aurrez aurre, alegia.