Nagore Arizaga operatu dute kanpoaldeko meniskoa osatzeko
Bera Bera Eskubaloi taldeko zentral gaztea Nagore Arizaga Gipuzkoa Poliklinikan operatu dute gaur kanpoaldeko meniskoa osatzeko, izan ere, lehengo astean konfirmatu zioten hautsita zegoela. Ebakuntza ondo atera da, azkar egin diote eta Nagore ohetik altxa gabe egon beharko du bihar arte.
Senior Preferente mailako Egia Bera Bera taldean ere jokatzen duen andoaindarra berriro pistatan ikusteko aurretik hilabeteko errekuperazioa burutu beharko du.