Bera Berak eta Lagun Aro GBCk kirolaren balioak zabaltzen
Bera Bera Eskubaloia eta Lagun Aro Gipuzkoa Basket klub gipuzkoarrak bere plantillen irudiekin egutegi bat egiteko elkartu dira kirolaren balioak transmititzeko helburuarekin.
Eskubaloia eta saskibaloia – gizonezkoa nahiz emakumeezkoena – bezalako bi kirol desberdinetako bi kluben arteko elkarlan ekimen aitzindari honek Bera Bera eta Lagun Aro Gipuzkoa Basket zabaltzen saiatzen diren kirolaren balioen garrantzia erakutsi nahi dio Gipuzkoako gizarteari.
Baikortasuna, gidaritza, integrazioa, berdintasuna… dira besteak beste, 2012 urteko egutegian eta, hamabost egunero, Pedro Usabiaga argazkilari donostiarrak 24 irudi artistikoen bidez transmititu nahi dituen balioak.
Honela, hurrengo astelehenean, abenduaren 12an, bi klubek 2012 egutegia aurkeztuko dute Donostiako Aquarim-ean 20etatik aurrera ospatuko den ekitaldian. Aurkezpenean bi kluben plantillak eta zuzendaritzak egongo dira.