Bera Bera

Select your language

Reyes Carrere entrenatzaileak aurreko astean esan zuen. Partida honek “gure ibilbidea ligan finkatuko du” eta hemendik aurrera, Bera Bera Eskubaloiak ligako fase honi amaiera jarri dio Champions jokatzeko aukera ematen duten postuei begira. Bera Bera horma handia izan da Mar Saguntorentzat. Carrerek bertko jokalarien sarrerak ekiditu nahian defentsa itxia prestatu du, Rubio eta Berta hegalean kokaturik, Pinedo, Bea Fernandez, Mena eta Cuña erdian zirelarik. Mar Saguntok kanpoko jartiketa gutxi egin ditu, bere eraso jokua zuzentzailea zuen, Patri Alonso, alegia. Sei golekin, gehienak penaltiz lortuak, eutsi dio taldeari lehenengo zatian. Bera Bera defentsan ondo aritu zen baina beste atean sei metrotan jaurtiketa ugari huts egin zituen, batez ere, eskuin aldetik. Halere, gaizki hasi arren Bea Fernandez ondo bukatu zuen lehenengo zatia, bederatzina iritsiz. Bigarren zati hasieran Bera Berak 0-4 partziala ezarri zion Saguntori Punko, Pinedo, Matxalen eta Cuñak asmatu zutelako eta donostiarrek Patri Alonso bi minutu kalean zegoela aprobetxatu zutelako. Bera Berak beti ere 6-0 defentsan lan ona egiten jarraitzen zuen eta orduan Darly Zoqbi agertu zen atepean, harrigarria brasildarrak egin duena, Patri Alonso bera ere desesperatu egin zuen. Sagunto 14-15 gerturatu zen baina donostiarrak segituan gauzatu zituzten hiru kontraeraso jarraian eta Bea Fernandezen sarrerei esker (15-21) 10 minutu falta zirela. Sagunto saiatu zen Cuñari banakoa eginez pero ezin izan zuen donostiarren horma gainditu. Mar Sagunto (9+12): 21 Álvarez, Rocío, Escribano (3), Patri Alonso (8), Asensi (4), Anabel (2) y Nerea Fernández (1) –talde titularra- Eli Chávez (1), Viviane (2) eta Alicia Fernández. Bera Bera (9+16): 25 Zoqbi, Berta (1), Cuña (4), Rubio (1), Mena, Bea Fernández (7), Eli Pinedo (5) –talde titularra- Altuna (1), Ziarsolo (2), Punko (4) eta Campa Epaileak: Ignacio García eta Andreu Marín (Cataluña) Kanporaketak: Sagunto, Viviane, Alicia Fernández y Anabel Mateo (2); Bera Bera, Pinedo (2) y Rubio (2). Partzialak: 1-1, 3-3, 5-3, 5-4, 7-7, 9-9 (atsedenaldian) 10-13, 12-14, 14-17, 15-21, 18-22, 21-25 (bukaera).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores