Lada Togliatti errusiarra izango da arerioa EHF kopan
Inork nahi ez zuen taldea eta bidaiarik konplikatuena, halere, zozketan ageri da eta aurre egin beharko dio Bera Bera Eskubaloiak. Lada Togliatti da, Errusian joandako partida otsailaren 4ean edo 5ean eta bueltakoa Donostian otsailaren 11n edo 12an.
Lada gaur egun laugarrena da Errusiako maila handiko ligan eta jokalari asko internazionalak ditu. Azkeneko kanporaketan Lugi HF suediarra kanpoan utzi zuen (54-47).